[Librezale] Wordpress 3.0.4ren euskaraketa

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Iga, Urt 30, 22:32:32, CET 2011


Aupa zuek:

Falta ziren kateak euskaratu ditut. Pootlek egiten laguntzen dituen
egiaztapen asko ere egin ditut: filepath, numbers, options, brackets,
xmltags, singlequoting, endwithspace, ...

Homogenizatzen eta zuzentzen ibili naizen gauza guztiak ez ditut gogoan
baina horietako batzuk hauek dira:
widget -> widget, tresna
sidebar -> albo-barra, alboko barra, albobarra
author -> egile, autore
drag -> herrestatu, arrastatu
drop -> jarri, jaregin
e-mail address -> e-posta helbide, helbide elektroniko
page -> orrialde, orri, bidalketa

Beraz, orain euskaraketa hau Wordpress 3.0.4 batean jarri eta azken
frogak egin beharko lirateke. Ibon Igartua, zuk daukazun WParekin froga
egin dezakezu? Nik, denbora lortzen dudanean, WP arrunta eta WP MU
frogatzen saiatuko naiz.

Goraintziak,

Txopi.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago