[Librezale] kamiseta eta ......

Julen julenx a bildua gmail.com
Ost, Urt 12, 10:39:03, CET 2011


ar., 2011.eko urtren 11a 14:08(e)an, Ander Elortondo(e)k idatzi zuen:
> Aupa!
>
> Beldurra ematen du berriz gai hau ateratzeak, baina buatxabal aldetik
> iritzi zaigun eskaintzak erantzun bat merezi duelakoan nago, gizabidez
> jokatzeko bada ere.
>
> www.buatxabal.eu webgunean dituzte beraien diseinuak.
>
> baina gure diseinua pasatuz gero prest leudeke egitera.....
>
> zer dio herriak?

Bai, erantzutea minimoa da.

Kamisetekin beste ideia bat proposatu zen arren, eskaintza kontuan 
edukitzeko modukoa iruditzen zait eta esker onez hartzekoa. Alderdi 
"teknikotik" begiratuta guretzat erraza eta sinplea ere bada.

Diseinuari dagokionez, webgunean daukagun logoaren aldekoa naiz ni 
(gogoratu webgunerako eta balizko kamisetetarako bertsioak prestatu 
zirela). Wikian SVG bertsioan daukagu[1]; orain, ez dakit erabiltzen 
duten Freehand aplikazioak SVG fitxategiak irekitzeko gaitasuna duen...

Julen.

[1] http://librezale.org/mediawiki/images/b/b7/Librezale-logoak2.svg



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago