[Librezale] Webgunearen azala berritzeko ideia
Ander Elortondo
ander a bildua debagoiena.net
As, Ots 15, 13:10:17, CET 2011
2011/02/15 12:17(e)an, Asier Sarasua(e)k idatzi zuen:
> ----- Original Message ----
>
>> From: Ander Gmail<ander.elor a bildua gmail.com>
>> To: librezale a bildua librezale.org
>> Sent: Tue, February 15, 2011 7:59:34 AM
>> Subject: Re: [Librezale] Webgunearen azala berritzeko ideia
>>
>> Itxura ederra hartu du proba horrek.
>> Lan aldetik zer suposatzen ez dakit, beraz asko bada, ondorengoa hartu
>> bakarrik gogoeta erara. Aintzat hartuz netbook gehienak duten
>> erresoluzioa eta http://www.w3schools.com/browsers/browsers_display.asp
>> nik gutxienez 1280 pixel zabalerakoa ezartzen saiatuko nintzen,
>> albisteak erakargarriago egiteko irudi batez hornituz.
>>
> Webgunearen zabalera aldatzea erabaki behar badugu, W3Schools-en estatistikei
> begiratu ordez, uste dut hobe dela geronen estatistikei begiratzea.
>
> http://librezale.org/estatistikak/index.php?module=CoreHome&action=index&idSite=1&period=year&date=today#module=UserSettings&action=index&idSite=1&period=year&date=today
>
>
> W3Schools-en 1024 pixeleko zabalera azpitik %14 dira bakarrik, baina uste dut
> gure estatistiketan ehuneko hori nabarmen handiagoa dela. 1024x768 bereizmenak
> berak bakarrik %23 ematen du.
>
> Asier.
>
>
Arrazoi duzu, eta daukanari eman egin behar zaio.
Ander.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago