[Librezale] Webgunearen azala berritzeko ideia
Ander Gmail
ander.elor a bildua gmail.com
As, Ots 15, 07:59:34, CET 2011
2011/02/14 19:41(e)an, Asier Sarasua(e)k idatzi zuen:
> ----- Original Message ----
>
>> From: Julen<julenx a bildua gmail.com>
>> To: librezale a bildua librezale.org
>> Sent: Mon, February 14, 2011 7:36:42 PM
>> Subject: Re: [Librezale] Webgunearen azala berritzeko ideia
>>
>>
>> Banaketa horizontala nola geratzen den ikusteko, proba azkar bat egin
>> dut Firebug erabiliz eta itxura nahiko ona da nik uste; espazio
>> bertikala hobeto aprobetxatzen da eta eduki dinamikoei garrantzia
>> gehiago ematen zaie. Hemen daukazue emaitza:
>> http://i.imgur.com/l6MwO.png
>>
> Aizu, ba hasieran ez zitzaidan ideia onegia iruditzen, ze aplikazioak oso behean
> geratuko zirela uste bainuen, baina zure proba hori ikusita asko gustatu zait.
> Nigatik horrela jar daiteke oso lan neketsua ez bada.
>
> Asier.
>
Itxura ederra hartu du proba horrek.
Lan aldetik zer suposatzen ez dakit, beraz asko bada, ondorengoa hartu
bakarrik gogoeta erara. Aintzat hartuz netbook gehienak duten
erresoluzioa eta http://www.w3schools.com/browsers/browsers_display.asp
nik gutxienez 1280 pixel zabalerakoa ezartzen saiatuko nintzen,
albisteak erakargarriago egiteko irudi batez hornituz.
jaso aurrez nire txaloak.
Ander.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago