[Librezale] Webgunearen azala berritzeko ideia

Ander Gmail ander.elor a bildua gmail.com
Al, Ots 14, 08:31:00, CET 2011


Kaixo:

  Ez dakit zehatz ulertu dizudan, baina nik zatiketa bertikala 
horizontal egingo nuke. Hots, Albisteei zabalera osoa eman (irudi bat 
sartzeko), foroa eta sare sozialetako mezuak azpira bata bestearen 
ondoan jarriz.

Aplikazio taldeak ezartzearekin ados.

Ander.


2011/02/13 21:59(e)an, Asier Sarasua(e)k idatzi zuen:
> Aupa, Librezaleren webguneari mugimendu apur bat emateko bururatu zait eskuineko
> zutabean agertzen diren aplikazioak kentzea, eta Softcatalán egiten duten bezala
> aplikazio-taldeak jartzea: Internet, ofimatika, multimedia, etab. "Proiektuak"
> atalean ditugunak aprobetxatuta.
>
> Bai?
>
> Asier.
>
>
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago