[Librezale] Udako Euskal Unibertsitatetik proposamena
Mikel Olasagasti
mikel a bildua olasagasti.info
As, Ots 1, 23:23:05, CET 2011
Aupa,
Norbait animatu da?
Txopi<txopi a bildua sindominio.net> igorleak hau idatzi zuen (2011eko urtren 31a
14:24):
> Aupa zuek:
>
> UEUtik ikastaro txiki bat emateko proposamena egin didate eta nire
> etengabeko denbora falta larriarengatik, ezezkoa eman behar izan diet. Nik
> pertsonalki gai hau oso gustoko dut eta pena handia eman dit proposamena
> ukatu behar izana. Teknologia berrietan intimitatea hobeto kudeatzeko
> aukera asko daude (bai tresnetan bai sare sozialetan) eta horregatik
> horrelako ikastaro bat egitea benetan aproposa iruditzen zait.
>
> Iratiri beste irakasle bat bilatzen saiatuko nintzela esan diot eta hori
> da mezu honen arrazoia. Posta zerrenda honetan gaudenotatik norbait
> interesatuta egon liteke gai hauek erakustera? Artikuluan tresna batzuk
> aipatzen dira baina 10 orduko ikastarotxo horretako edukiak ez dute zertan
> berdinak izan behar. Ikastaroa printzipioz udan egingo zelakoan nago.
>
> Norbaitek interesa badu idatz nazala eta Iratirekin kontaktuan jarriko dut
> nahi dituen xehetasun guztiak adostu ditzan. Nire partetik, edukiak
> antolatzeko edo nolabaiteko laguntza edo iritzia nahi balu, ni
> (zertxobait) laguntzeko prest.
>
> Esango didazue. Goraintziak,
>
> Txopi.
>
> ---------------------------- Original Message ----------------------------
> Subject: Udako Euskal Unibertsitatetik proposamena
> From: Irati Iciar-UEU
> Date: Wed, January 26, 2011 15:57
> --------------------------------------------------------------------------
>
> Arratsalde on,
> Irati naiz, UEU <http://www.ueu.org/>ren idazkaritzatik idazten dizut.
> Ikastaro proposamen bat egin nahi dizugu.
> Aurrekoan zure blogean 'Teknologia berriak eta intimitatea
> <http://www.ikusimakusi.net/eu/2010/teknologia-berriak-eta-intimitatea/>'
> artikulua ikusi nuen.
> Oso interesgarria eta baliagarria iruditu zitzaidan eta ikastaro moduan
> eskaini dezakegula pentsatu nuen.
>
> Ez dakit gure ikastaroetan <http://www.ueu.org/ikasi> inoiz ibili zaren
> edo zu zeu halakoetan irakasle gisa ibili izan zaren, baina hona gure
> proposamena:
>
> * Gaia: blogean bertan landu duzuna.
> * Nori zuzenduta: dibulgaziozko maila, interesa daukan edonori zuzenduta
> * 10 ordutako tailerra
> * astean zehar arratsaldez, larunbat goizez edo Udako Ikastaroetan
> uztailean emateko
> * ordainketa: 50EUR/ordua (honi zergak eta bestelakoak kendu behar
> zaizkio) eta bidaia gastuak
>
>
> Espero dut gure proposamena zure interesekoa izatea,
>
> Aurrez mila esker zure arretagatik,
>
> Ondo izan eta laster arte,
>
> IRATI
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20110201/203c5d5e/attachment-0001.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago