[Librezale] Buber sariei buruzko artikulua (3. bertsioa)
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Ast, Abe 15, 20:59:03, CET 2011
Aupa lagunok:
Julenek zerrendara bidalitako zuzenketekin eta Gorka Azkaratek
pribatuan bidali dizkidan zuzenketa eta hobekuntza ugariekin, bertsio
berri bat prestatu dut (mezuak berdina izaten jarraitzen du):

Buber Sariak 2012. Eman diguten sariari uko egiten diogu

Internet&Euskadi
elkarteak antolatzen dituen Buber Sarietako bat
eman digutela jabetu gara. Sari horri uko egiten diogu
eta gure erabakia ulertua izan dadin, gertatutakoa azaldu nahi dugu:
1) Buber Sarietan hautagai izateko, aurkeztu beharra dago.
Internet&Euskadik jarritako araudiaren
arabera, Microsoft DOC jakin bat bete beharra dago eta ezarritako
epe batean helbide zehatz batera igorri.
2) Ez ginen aurkeztu. Ez genuen araudian eskatzen den ezer egin.
3) Antza denez, hautagaiak bozkatzeko aukera egon zen eta ondoren
epaimahaikideek hautaketa ere egin zuten.
4) Guk sari horietarako hautagaiak ginenik jakin gabe jarraitzen genuen
eta are gutxiago finalista bezala hautatuak izan ginenik.
5) Gure harridurarako, sariak banatu baino bi egun lehenago sarietako
batean finalistak ginela esaten zuen e-posta bat jaso genuen.
Antolatzaileek erakundearen izenean joango ziren pertsonak baieztatzea
eskatzen zuten. Baita irabazle ateratzekotan saria jasoko zuen
pertsonaren izena, kargua eta telefonoa. Hori guztia astearte arratsalde
batean, bi arratsalde beranduago Bilbon burutuko zuten ekitaldi
baterako.
6) Ez genuen erantzun. Ez genien joaterik geneukan ala ez esan eta
eskatzen zizkiguten datuak ere ez genituen bidali. Alderantziz, beste
arrazoi batzuen artean seriotasun falta nabarmena zela eta, gure
hautagaitzari uko egitea edo ez, irabazle suertatzekotan, sariari uko
egin edo ez pentsatzen hasi ginen. Baina hain ordu gutxi izanik, gurea bezalako
talde ireki eta horizontal batean, erabaki bat adosteko betarik ez
genuen izan.
7) Sarietara ez aurkeztu arren, gure alde bozkatu ez arren eta eskatzen
ziguten ezertxo ere ez egin arren "Software librea ondoen sustatzen duen
weba" sariaren irabazleak atera ginen.
8) Sari horretara benetan aurkeztu ziren beste batzuk alboratuak izan
zirela ulertzen dugu.
9) Ekitaldia burutu zenetik bi aste igaro dira eta oraindik inork ez
digu irabazle izan ginenik jakinarazi.
Gure uste apalean, sari hauek ez dira gutxieneko
sinesgarritasun batekin antolatu, erabaki eta banatu.
Ulergarria denez, Internet&Euskadik arauak dauden bezala mantentzen
dituen bitartean behintzat, sariak aurkeztu direnen artean
banatu behar zirela defendatzen dugu edo dagokion atala, irabazlerik
gabe utzi. Gainera, aurkeztu ere ez direnak irabazle
ateratzearena lehen aldia ez dela entzun dugu eta horrek ere asko
arduratzen gaitu. Urte bakoitzean Buber Sarietara irabazteko ilusioz
aurkeztu direnek, hautaketa zintzoa merezi dutela uste dugu.
Bestalde, adierazpen hau egiten ari garen honetan, larriak iruditzen
zaizkigun beste bi gai aipatu nahi ditugu. Alde batetik, sarien
babesle bat (EITB) sarietako baten irabazle izana ("Proiektu
solidarioa" hain zuzen). Egoera hau nola edo hala saihestu behar zen
zerbait iruditzen zaigu.
Beste aldetik, Internet&Euskadiko webguneak euskaldunak
zokoratu egiten dituela salatu nahi dugu. Euskal erakunde
batek, gutxienez, euskarari erdarari ematen dion bezainbesteko
garrantzia eman behar diola uste dugu; herritarrei begira burututako
jardueretan behintzat, inolako zalantzarik gabe. Are gehiago
Internet&Euskadik berak bere helburuetako bat "IKTetan
euskararen erabilera sustatzea" dela dioenean eta bere baloreetako
bat "Interneten
euskararen erabilera sustatzea eta defendatzea" dela dioenean.
Buber Sarien banatze-jaia horrelako handitasunez antolatzen duen
bitartean (gala moduko zeremonia bat egin zen, hainbat musikari eta
pintxo barne), onartezina iruditzen zaigu Internet&Euskadik oraindik
bere webgunea euskaraz ez izatea.
Sari horien inguruan adierazpen hauek egin arren, Librezaleko
partaideok argi utzi nahi dugu ez gaudela Buber Sari batzuen aurka, ezta
euskal esparruan teknologia berriak sustatzeko sarien aurka ere;
gutxiengo kalitate bat betetzen duten bitartean ez behintzat.
Erabaki hau erantzukizunez hartu dugu eta gure arrazoien sakontasuna
ulertuko denaren esperantzarekin agurtzen gara. Adierazpen hau
Internet&Euskadi elkartera ere bidali dugu jakinean egon daitezen.
Eskerrik asko eta goraintziak aurtengo Buber Sarietan ibili zaretenoi
(antolatzaileak, epaimahaikideak, sari banatzaileak, sarituak eta
sarituak izan ez zaretenoi), batzuk ezagunak eta lagunak bait
zaituztegu. Horrek erabaki hau hartzea asko zaildu digu, baina, hala
ere, mezu hau gizarteratzea zuzenena zela iruditzen zaigula ulertuko
duzuelakoan gaude.
Agurrak guztioi,
Librezale taldeko asanblada.

Eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik! Aupa ekipo!
Oraintxe bertan testu hau Buber Sarietako arduradunei e-mailez bidaliko
diet eta jarraian gure blogean argitaratuko dut. E-mailez zabaltzeko PDF
bat prestatu dut (ikus atxikitutako fitxategiak).
Goraintziak,
Txopi.
-------------- hurrengo zatia --------------
A non-text attachment was scrubbed...
Name: BuberSariak-Librezale.odt
Type: application/vnd.oasis.opendocument.text
Size: 40539 bytes
Desc: ez dago erabilgarri
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20111215/1d9deb24/attachment-0001.odt>
-------------- hurrengo zatia --------------
A non-text attachment was scrubbed...
Name: BuberSariak-Librezale.pdf
Type: application/pdf
Size: 48205 bytes
Desc: ez dago erabilgarri
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20111215/1d9deb24/attachment-0001.pdf>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago