[Librezale] Zerbitzariaren ordainketa

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Al, Abe 12, 22:40:26, CET 2011


On Mon, 12 Dec 2011 13:07:33 +0100, Ander Elortondo wrote:
> Kaixo:
>
>   Pasa da urtebete eta zerbitzariaren ordainketa garaia iritzi da.
> UKBERRIk berritu du zerbitzua eta Airean gure zerbitzariaren
> bidelagunak hasiak dira 100¤ jartzen.
> Hau ikusirik Airean zerrendan guk ere datorren astean ordainduko
> diogula adierazi diet.

Eskerrik asko Airean zerrendan erantzuteagatik.

Nire aldetik, gure partea jartzea egokia ikusten dut (nola ez :-)

>
> potearen egoera eguneratua dago webgunean, eta ordaintzean berriz
> eguneratuko dut.
> Mugimendutan ikusten denez bankuak nahiko diru kentzen digu
> "mantentze" komisiotan. Nik hainbat gestio egin ditzaket ea komisio
> horiek kentzen dizkiguten.
>  Betiere taldeak arazorik ikusten ez badio, inork horrekin bankuak
> diruz-laguntzen digula ulertzen badu......

Aipatzen duzun orrialdea hau da ezta?
http://librezale.org/wiki/Botea:Egoera

Nik gauza hauetaz gutxi dakit baina 15 euro kobratzea hain denbora 
gutxian ez dut normala ikusten. Zure burua eskaini duzunez Ander, nik 
behintzat eskertuko nizuke bankukoekin hitzegitea gai honetaz.

Goraintziak guztioi,

Txopi.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago