[Librezale] Portadako berriak, FF 8

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Al, Abe 12, 12:46:01, CET 2011


Aupa!

Osoitz E<oelkoro a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2011eko aberen 12a 10:45):
> Aupa,
>
> Barkatu astuna izateagatik, baina portadako berrietan Firefox 7 iragartzen
> da, 8-a kalean eta Euskaraz egon badago ere, ezta?

Bai Osoitz, zuzen zaude, azken argitaratzeari buruzko albisterik ezin
izan nuen idatzi denbora faltagatik (ia konexiorik gabe nenbilen
momentu horretan) eta eskatu nuen mesedez ea beste norbaitek egin
zezakeen... ikusi dut egin duzula, gainera, eta eskerrik asko handi
bat beraz.

Bide batez, zoriondu egin nahi zaitut ikusi baitut azkenaldi hurbil
honetan albiste labur bezain interesgarriak idazten zabiltzala garai
batean egin ohi zenuen bezala. Oso gustura irakurtzen nituen mezu
horiek.

Eskatzekotan, gauza bakarra: idatz itzazu artikuluak zuzenean blogean.
Zabalkunde handiagoa emango zaie horrela, portadan nabarmenago
azaltzeaz aparte sare sozialetara bideratuko baitira testuak.
Webguneak bizitasuna irabazten du halaber, orain arte albisteen
portzentaje handiena Asierrek eta biok idatzi baititugu, gauza
puntualetarako gehienak.

Portadako albisteen inguruan, txorakeria bat: artikulutik azalean
agertuko den testua mugatu nahi baduzu (luzeegia delako eta azala
desitxura dezakeelako, adibidez), erabil ezazu WordPressen <!--more-->
etiketa. Puntu horretan zatituko da artikuluaren testua.

Eta bukatzeko, zortzi egun barru, hilaren 20an, etorriko dira Firefox
9 eta Thunderbird 9 (ez nago ziur Calendarri buruz). Ezin dut ezer
aginduko, baina ea ordurako zerbait prestatzerik daukadan.

Ondo segi, ta eskerrik asko, berriz ere!



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago