[Librezale] Buber sariei buruzko artikulua
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Or, Abe 9, 01:35:05, CET 2011
Hemen doa nire proposamena:
==================================================================
Buber Sariak 2012. Eman diguten sariari uko egiten diogu
==================================================================
<a href="http://www.interneteuskadi.org/eu/">Internet&Euskadi</a>
elkarteak antolatzen dituen <a
href="http://buber.interneteuskadi.org/web/">Buber sarietako</a> bat
eman digutelaz jabetu berri gara. Sari horri uko egiten diogu eta gure
erabakia ulertua izan dadin, gertatutakoa azaldu nahi dugu:
1) Buber sarietan hautagai izateko, aurkeztu beharra dago.
Internet&Euskadik jarritako <a
href="http://buber.interneteuskadi.org/web/index.php/cms/eu_ES/reglamento">araudiaren
arabera</a>, DOC jakin bat bete beharra dago eta ezarritako epe batean
helbide zehatz batera igorri.
2) Ez ginen aurkeztu. Ez genuen araudian eskatzen den ezer egin.
3) Antza denez, hautagaiak bozkatzeko aukera egon zen. Eta ondoren
epaimahikideek hautaketa ere egin zuten.
4) Guk sari horietarako hautagaiak ginenik jakin gabe jarraitzen genuen
eta are gutxiago finalista bezala hautatuak izan ginenik.
5) Gure harridurarako, sariak banatu baino 2 egun lehenago sarietako
batetan finalistak ginela esaten zuen e-mail bat jaso genuen.
Antzolatzaileek erakundearen izenean joango ziren pertsonak konfirmatzea
eskatzen zuten. Baita irabazle ateratzekotan saria jasoko zuen
pertsonaren izena, kargua eta telefonoa. Guzti hori astearte arratsalde
batetan, bi arratsalde beranduago Bilbon burutuko zuten ekitaldi baterako.
6) Ez genuen erantzun. Ez genien joaterik geneukan ala ez esan, eta
eskatzen zizkiguten datuak ere ez genituen bidali. Alderantziz, beste
arrazoi batzuren artean seriotasun falta nabarmena zela eta, gure
hautagaitzari uko egitea edo ez, irabazle suertatzekotan sariari uko
egin edo ez pentsatzen hasi ginen. Baina hain ordu gutxi izanik, gurea
bezalako talde ireki eta horizontal batetan, erabaki bat adosteko
betarik ez genuen izan.
7) Sarietara ez aurkeztu arren, gure alde bozkatu ez arren eta eskatzen
ziguten ezertxo ere ez egin arren "Software librea ondoen sustatzen duen
weba" sariaren irabazleak atera ginen.
8) Sari horretara benetan aurkeztu ziren beste batzuk alboratuak izan
zirela suposatzen dugu.
9) Ekitaldia burutu zenetik XXX egun igaro dira eta oraindik inork ez
digu irabazle izan ginenik jakinarazi.
Gure uste apalean, sari hauek ez dira gutxiengo sinesgarritasun batekin
antolatu, erabaki eta banatu. Sarien babesle bat (EITB) sarietako baten
irabazle izana ("Proiektu solidarioa" hain zuzen) nola edo hala saihestu
behar zen zerbait iruditzen zaigu. Ulergarria denez, arauak horrela
dauden bitartean behintzat, sariak, aurkeztu direnen artean banatu behar
zirela defendatzen dugu, edo dagokion atala irabazlerik gabe utzi.
Gainera, aurkeztu ere ez direnak irabazle ateratzearena lehen aldia ez
dela entzun dugu eta horrek ere asko arduratzen gaitu. Urte bakoitzean
Buber sarietara irabazteko ilusioz aurkeztu direnek, hautaketa zintzo
bat merezi dutela uste dugu. Horrek, sari hauek duinak bihurtzen
lagunduko luke inongo ezbairik gabe.
Esandakoak esan arren, Librezaleko partaideok argi utzi nahi dugu ez
gaudela Buber sari batzuren aurka, ezta euskal esparruan teknologia
berriak sustatzeko sarien aurka ere; gutxiengo kalitate bat betetzen
duten bitartean behintzat.
Erabaki hau erantzukizunez hartu dugu eta gure arrazoien sakontasuna
ulertuko denaren esperantzarekin agurtzen gara. Adierazpen hau
Internet&Euskadi elkartera ere bidali dugu jakinean egon daitezen.
Eskerrik asko eta goraintziak aurtengo Buber sarietan ibili zaretenoi
(antolatzaileak, epaimahikideak, sari banatzaileak, sarituak eta
sarituak izan ez zaretenak), batzuk ezagunak eta lagunak bait
zaituztegu. Horrek erabaki hau hartzea asko zaildu digu, baina hala ere,
mezu hau gizarteratzea zuzenena zela iruditzen zaigula ulertuko
duzuelakoan gaude. Agurrak guztioi,
Librezale taldeko asanblada.
==================================================================
Lehenik eta behin, errepasatu ortografia eta abar, mesedez :-D
Testu behin adostutakoan, gure blogean argitaratu aurretik, Buber
sariekin erlazioa duten helbide hauetara bidaltzea proposatzen dut:
buber a bildua interneteuskadi.org
inaki a bildua xabide.es
iebatzordea a bildua interneteuskadi.org
Zuek esa...
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago