[Librezale] Buber sarien irabazletako bat gu izan gara

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Iga, Abe 4, 23:33:02, CET 2011


Aupa,

Hasteko, sentitzen dut gai honetan nahi bezainbeste parte hartu ezin izatea.

Asier Garaialde<agara a bildua kantauri.com> igorleak hau idatzi zuen (2011eko
aberen 03a 11:50):
> Kaixo!
>
> Nik bai egingo nuke zeozer gehiago. Webgunean notatxoa azaltzeaz gain,
> idatzizko aldizkarietara gutun bat bidaliko nuke behintzat egoera aldrebes
> hau azalduz. Kontutan eduki behar da sari hauei diru publikoz laguntzan
> zaiela, hau da gu guztion diruaz.
>
> Bada garaia internet eta teknologia berrien izenean xahutzen den diru
> publiko guzti hori salatzea, hortik bizi diren 'iluminatu' guzti horiek
> nortzuk diren erakusteko.
>

Ni ere honen alde.

Sari hauek medio tradizionaletan oihartzun handiagoa dutela esango
nuke Interneten baino, beraz audientzia horri zuzentzea ere
beharrezkoa da gure iritzia modu eraginkorrean zabaldu nahi badugu.

Aurreko mezuak irakurrita agerikoa da sari hauen inguruan taldean
dagoen sentipen nagusia mesfidantzazkoa dela.

Ezer argitaratu nahi badugu, berandu izan aurretik izan dadila;
proposamenik duenak bota dezala lehen harria mesedez. Denborarik banu
saiatuko nintzateke, baina ezinezkoa zait une honetan.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago