[Librezale] Mozilla europan eta Librezale

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Al, Abu 29, 13:38:02, CEST 2011


Aupa,

Mozilla.org barruan komunitate lokalen webguneak zerrendatzen hasi dira 
eta horren berri eman zuen David Boswell-ek web-l10n posta-zerrendara 
bidalitako mezu batean[1].

Noski, Mozillarekin lanean dabiltzan taldeen webgune guztiak ez ziren 
agertzen, eta tartean gurea falta zenez, mezua bidali nion Davidi 
Librezale gehitzeko eskatuz.

Webguneen zerrendara Librezale gehitzeko euskal komunitatearen onespena 
behar zuela erantzun zidan eta onespen hori islatzen duen 
posta-zerrendako hariaren lotura bidaltzeko eskatu zidan.

Beraz, horixe galdetzeko da mezua: ondo ikusten duzue Librezale mapa 
horretan? Ez dut uste horrelako bestelako gunerik dagoenik euskaraz ;)

Zuen erantzunen zain,
Julen.

[1] http://markmail.org/thread/noww2y7p33mxay6y



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago