[Librezale] Urak nahasi daude Mozilla komunitatean

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Ost, Abu 17, 23:00:35, CEST 2011


Eta zehatzago izanda, Firefoxen inguruan.

Azkenaldiko aldaketa handiek, hala nola denboran oinarritutako 
argitaratzeek, bertsio-zenbakitzearen aldaketek (bertsio-zenbaki bera 
ere kendu nahi dute orain!! :O), LTS bertsioekin gertatuko denaren 
inguruko ezjakintasunak, baina batez ere erabakiak hartzerako garaian 
komunitatearekiko nolabaiteko ezikusi eta kasuren batzuetan mespretxuek, 
Mozilla proiektuaren balioetan sinisten duen jende askorengan ezinegona 
sortu du.

Ez da gauetik egunera sortutako joera edo sentipena ez eta komunitateko 
kide gutxi batzuengandik datorren boza.

Egoera ilustratzen duten adibide batzuk:

http://www.yetanothertechblog.com/2011/06/26/what-needs-to-happen-before-you-open-your-eyes/

http://blog.frenchmozilla.fr/index/post/2011/08/16/De-la-contribution#translation

http://blog.frenchmozilla.fr/index/post/2011/08/17/About-governance

http://weblogs.mozillazine.org/gerv/archives/2011/07/firefox_version_numbers_cognitive_disson.html

https://groups.google.com/group/mozilla.dev.usability/msg/e73769f5edd60b06

Besterik gabe, jakin dezazuen eta, gehiago irakurri nahi duenak non 
saltseatu izan dezan.

Ondo segi.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago