[Librezale] StatusNet-en itzulpena

Txopi txopi a bildua sindominio.net
As, Ira 21, 19:53:55, CEST 2010


Joakin Bati(e)k dio:
> Kaixo, lagun. Orain dela denbora bat eskatu nizun nire saiakera ETA
> ENGAINA DEZAGUN DENBORA
> librezale bidez interneten jartzeko nire beste liburua bezala.
> Zer iruditzen zaizu?
> Zure berrien zain naukazu
> Joakin Balentzia Tirapu

Joakin, abuztuaren lehen mezu bat bidali nizun laguntzeko prest nengoela
azalduz. Ez dakit ez bazenuen jaso edo ni ondo azaldu ez banintzen...
baina edozein kasutan, kontua da Librezale talde oso bat dela eta era
honetako erabakiak denon artean hartzen ditugula.

Beraz, taldea ados egonez gero zure liburu berria gurean argitaratzeko
(aurrekoan bezala Creative Commons BY-SA lizentziarekin), nire aldetik
prest nago testua prestatzeko eta Librezaleko webgunean argitaratu dadin
arduratzeko.

Besteok zer deritzozue Joakin Balentziaren eskaerari?

Txopi.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago