[Librezale] pootle berria
Julen
julenx a bildua gmail.com
Ost, Ira 1, 10:16:11, CEST 2010
az., 2010.eko iraren 01a 09:45(e)an, Ander Elortondo(e)k idatzi zuen:
> Aupa!
>
> Pootlek hainbat eta hainbat hobekuntza dituen bertsio berri bat atera du.
>
> http://www.translate.org.za/blogs/friedel/en/content/pootle-210-released
>
> Edonola pootle proiektuan parte den gure Julenek komentatu ahal izango
> digu honek eraginik izan dezakeen guregan.
> Gure zerbitzariaren egoera aintzat hartuz ez baitut ikusten une egokiena
> denik horrelako eguneratze lanetan sartzeko, edo bai?
> Beste inon tresna hau erabiltzen ari zaretenontzat, berri ona delakoan.
> Izan ontsa!
Eragina noski baduela. Gure zerbitzarian daukagun Pootle bertsioa nahiko
zaharra da (1.2), 2008ko amaiera aldekoa.
2.0 bertsioak aldaketa handiak ekarri zituen, bai itxura nahiz tripa
aldetik ere (django frameworka erabiltzen da orain eta menpekotasunak
beste batzuk dira).
2.1 bertsio honetan, aldiz, aldaketa gehiago burutu dira interfaze
aldetik eta garrantzitsuagoa dena, itzulpen guztiak datu-basean
biltegiratzen dira orain; lehenago fitxategietan oinarrituta egiten zuen
lan eta motelagoa zen, fitxategi bakoitza parseatu edo sintaktikoki
analizatu behar zuelako. Itzulpen-formatu gehiago ere onartzen dira orain.
Dena den, Munduraten zalantza-malantzako egoera ikusita eta
zerbitzariaren gaia egonkortu arte nik ez nuke aldatzeko saiakerarik egingo.
Bide batez, Sustatun ere eman zuten Pootleren berri:
http://sustatu.com/1281082670
Azken-azkeneko bertsioa probatu nahi duenak hemen du aukera:
http://pootle.locamotion.org/
Ondo segi!
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago