[Librezale] Librezale asanblada 2010

Mikel Iturbe mik.iturbe a bildua gmail.com
Ast, Urr 28, 11:55:05, CEST 2010


Iepe!

Beno, gauzak lotzen joan behar dira, jada zehatz jakiteko asanblada
noiz egin, gainera lokala utziko digun taldeak eskatu zidan aurretik
esateko data, eurak ere antolatu ahal izateko.

Gauzak honela, Mikelek sortutako Doodle-ari [1] begiratuta, ematen du
momenturik onena Azaroak 13, goizez dela, orduan ahal baitugu
gehiengoak (sentitzen dut, Teketen). Beraz, goiz hori erreserbatu dut
lokalean bilerarako. Data finkatuta beraz.

Lekua, Arrasateko San Andres auzoko Errebuelta kaleko 2. zenbakian
dago, behean (mapa [2]). Izatez udalarenak diren lokalak dira, herriko
zenbait taldek erabiltzen dituztenak.

Ordua, Doodle-an behintzat 10.30tan dago jarrita. Nigatik primerako
ordua da. Hori bai, aurretik kafe bat hartuko dut 10ak aldera urrun ez
dagoen Txitxinpe tabernan [3] (berau itxita badago inguruko besteren
batean, Xaramelan, edo). Kotxez zatoztenentzat, unibertsitate ondoan
dago eta asteburuan zehar Arrasaten arazo barik aparkatu daitekeen
leku bakarrenetarikoa da unibertsitate ingurua.

Garraio publikoa: Orduro autobusak Donostiatik eta ordu erdiro Gasteiz
eta Eibarretik. Bilbotik eguerdira arte ez dago autobusik (Eibarren
egin beharko litzateke autobus aldaketa). Pesako webgunean [4] dituzue
ordutegiak.

Onak izan,

mikel

[1] http://www.doodle.com/yfxvtgbiaaikffbf
[2] http://www.tagzania.com/pt/librezale-asanblada/?map=openstreetmap
[3] http://www.tagzania.com/pt/txitxinpe-taberna/?map=openstreetmap
[4] http://www.pesa.net/pesa/public_home/ctrl_home.php?lang=eu



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago