[Librezale] Librezale Mezu-Bilduma, 50 bilduma, 15. zenbakia

Gorka Azkarate gorkaazkarate a bildua gmail.com
As, Urr 19, 13:33:39, CEST 2010


Anderrek idatzi du:

> ...
>  Software librea eta euskarari buruzko bilerak ondorio argi bat utzi du
> nire gogoan, gure proiektua ezin dugu eten. Nire iritzi xumean, ezin
> gara abendua arte itxaroten egon erabakiak hartzeko eta gero bi astetan
> zerbitzaria lortu, migrazioaren inguruko lan guztiak arrapaladan egiten
> ibili. (Are gehiago beste taldeko bati ardura hori eman asanbladan aulki
> baten eserita gaudenon aldetik)
>
>  Horregatik erabakiak lehenbailehen hartu, lana egin behar dutenei
> gauzak baldintzarik egokienetan eta proiektuak etenik ez izateko eperik
> egokienetan egin ahal izateko asanblada azaroan egitea proposatzen dut.
>
> Gure komunikazio tresna nagusia posta zerrenda hau denez bertan
> erantzunez ager daitezkeen aukeretan izena gehi dezakegu azkenean
> asanblada non eta noiz egin erabakiz.
> Hona hemen lehen bi proposamenak:
>
>
>
> 1. proposamena: Azaroak 13, larunbata, Arrasate
> Ander Elortondo
> ...
>

Aupa Librezaleok,

badirudi gero eta ahots gehiago agertu direla batzarra egitearen alde. Ahal
badut, eta larunbatean eginez gero ez dut uste arazo handia izango dudanik,
nik ere bertaratzeko asmoa daukat.

Eguna, ordua eta tokia erabaki beharko den lehenengo gauza da. Gero gai
ordena.

Batzarra bi zatitan egin liteke: lehenengo zatia formalagoa eta bestea
ateratzen den legez. Batzar formalean, agian, lehenengo elkar aurkeztu, gero
moderatzaile bat edo pare bat izendatu, gero gai-ordena adostu, (aurreko
mezu batean Asier Sarasuak eskema polit bat proposatu zuen), eta azkenik,
gai ordenari serio demonio ekin eztabaidatzen eta erabakiak hartzen.

Kaka esplikatzen hasten bagara, malo.

Batzarraren bigarren partean zer egin daitekeen pentsatzea ez da problema
larriegirik izango. Zer egin dezake euskaldun koadrilla batek Arrasaten
zapatu batean? ;-)

Nire botoa Anderren lehen proposamenari:

1. proposamena: azaroaren 13an, larunbatarekin, Arrasaten, (nik goizez
nahiago, 10:30 a.m.-etan edo).

Zuen esanetara.


-- 
Gorka Azk.

<http://softwarelibreanahidugu.org/>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20101019/db2b6670/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago