[Librezale] Zer da Librezale? (Lehen: Euba 2.1)

Mikel Olasagasti mikel a bildua olasagasti.info
Or, Urr 15, 15:35:04, CEST 2010


Julen<julenx a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2010eko urrren 15a 14:30):

> or., 2010.eko urrren 15a 14:03(e)an, Mikel Iturbe(e)k idatzi zuen:
>
>> Txopi<txopi a bildua sindominio.net <mailto:txopi a bildua sindominio.net>> igorleak hau
>>
>> idatzi zuen (2010eko urrren 15a 12:21):
>>
>>
>>    Hilabete eta erdi falta da Durangoko Azokarako (Abenduaren 4tik 8ra).
>>    Aurreko bileran bezala azokarekin batera bilduko gara ezta? Parkatu
>>    galdera baina korrika nabil gauza guztiak egiten eta ez zait argi
>> geratu
>>    korrika irakurri ditudan mezuekin Euban Azoka egunetan bilduko garen.
>>
>>
>> Ba egia esan ez dakit, uste dut Euba ez dela aipatu. Asierrek eta biok
>> proposatu genuen bilera egiteko pare bat leku. Berak Euskal Herriko
>> ertzean daukan leku handi baten (txuletak erretzeko aukerarekin txarto
>> gogoratzen ez badut) eta nik Arrasateko lokal batean (txuletak erretzeko
>> aukera barik). Datari buruz nik ulertu dudana da Durangoko Azoka baino
>> lehen egitea, baina ezer konkreturik zehaztu gabe.
>>
>> Beraz, noiz eta non egingo dugu? Nahi baldin bada, berriro diot
>> Arrasaten egiteko arazorik ez dagoela. Nigatik nahiago nuke Durangoko
>> azokari itxaron gabe arinago batzea, baina beno, hitz egin beza herriak!
>> Ea data eta lekua zehazten hasten garen...
>>
>
> Nik ere gauza berdina ulertuta neukan. Txopik Euba buruan izatea hariaren
> gaiagatik izan daiteke.
>
> Eta bai, ahalik eta arinen hobe ze Munduraten amaiera hil honen
> bukaerarekin batera etorriko baita. Ez dakidana da ze pasako den azarorako
> alternatibarik esku artean ez badaukagu. Mikel?
>

Agian urte amaierarte biziraun dezake proiektuak bultzada ekonomiko bati
esker. Gaur edo bihar konfirmatu beharko nuke hau.

Datu horren arabera lasaiago egin dezaekgu migraketa eta bilera patxadaz
antolatu. Bestela ba migraketa datorren astean egin beharko genukeela ustet.
Toki tenporal moduan edo nik Linode-n dudan txokotxo batean jarri genezake.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20101015/836e8743/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago