[Librezale] Zer da Librezale? (Lehen: Euba 2.1)
Ander Elortondo
ander a bildua debagoiena.net
Or, Urr 15, 09:45:17, CEST 2010
2010/10/15 09:06(e)an, Julen(e)k idatzi zuen:
> or., 2010.eko urrren 15a 00:03(e)an, Txopi(e)k idatzi zuen:
>> Asier Sarasua(e)k dio:
>> [...]
>>> 1.- Librezaleren helburua, softwarea euskaraz jartzea.
>>> Proiektu asko ditugu orain, eta garrantzitsu batzuk eguneratu egin behar dira,
>>> batez ere Mailman eta WordPress; baina besteak ere, batez ere Mozillakoak,
>>> eguneratuta mantendu behar dira, eta horrek ere lana eskatzen du. Garrantzitsua
>>> iruditzen zait jakitea zenbat gauden prest itzulpenak egiteko, hori da
>>> Librezaleren mamia. Ez soilik prest egotea, egin egitea ere bai.
>>> Mikelek WordPressi ekingo diola esan duenez, ni Mailman eguneratzeko prest nago.
>>> Hala ere, urrian ezingo dut, ze beste kontu batean sartuta nago orain.
>>> Librezale zerrendan 78 e-posta helbide harpidetuta daude. Berriro esango dut, ze
>>> kontu honen inguruko gakoetako bat iruditzen zait: softwarea itzultzeko prest
>>> nor dagoen eta itzulpenak nork egingo dituen jakitea garrantzitsua da.
>> [...]
>>
>> Parkatuko nauzue hainbeste egunetan erantzun ez izana baina gainezka
>> nabil hainbat gauzekin eta nahiko nukeena baino askoz denbora gutxiago
>> daukat Librezaleren gauzetan aritzeko.
>>
>> Mezu hau Asierrek idatzitako lehen puntuagatik dator, baina nik orokortu
>> nahiko nuke. Zer da Librezale? Denok ideia berdina al dugu Librezale
>> denari buruz?
>>
>> Gogoan dut nik ere Librezaleren jarduera eta helburuei buruz ideia
>> berdina nuela (software librea euskarara lokalizatzea) eta orduan Osoitz
>> Elkorobarrutiak, talde honen sortzaile garrantzitsuenetarikoa, espero ez
>> nituen azalpenak eman zizkin (beno, niri eta bilera hortan geunden guztioi).
>>
>> Nik uste nuen Librezale software librea euskaratzeko proiektu bat zela.
>> Eta ez da gutxi hori ere! Kontua da, Librezalek bere lehen urteetan
>> software libre ezagun batzuk euskaratzeaz gain (Mozilla fundaziokoak
>> gehien bat), software libreko lizentzia batzuk ere euskaratu zituela
>> (GPL eta LGPL oker ez banago). Foro batzuk ere martxan jarri ziren eta
>> bertan software librearekin lotuta ez zeuden laguntza foroak ere baziren
>> (Windows eta MacOS oker ez banago).
>>
>> Ez hori bakarrik, gogoan dut Joxe Rojas-ek MacOS X berak bakarrik
>> euskaratu zuenean eta Librezaleko kideoi bere lanaren emaitza bidali
>> zigunean. Ni harrituta nengoen Librezale barruan sistema eragile
>> pribatiboei nolabaiteko sostengua emateagatik. Eztabaida bat sortu zen
>> eta Osoitzek eta besteren batek esaten zuena (askoz gehiago ere ez ginen
>> :-), Librezaleren helburua euskara IKTetan hedatzea eta sustatzea zela.
>> Eta jendeari euskara erabiltzen laguntzeko, erabiltzen zituzten tresnak
>> euskaratzea oso garrantzitsua zela. Baina ez hori bakarrik, software
>> librea (oraingoz) erabiltzen ez zutenek ere euskaraz egiteko aukera
>> ematea gure helburuen artean egon zitekeela.
>>
>> Ni haseran ez nengoen ados, software librearen aldekoa bait naiz oso,
>> baina ulertzen nuen azalpenok eta ekimen horiek errespetagarriak
>> iruditzen zitzaizkidan eta Librezaleren baitan ikuspuntu horiek
>> zeuzkatenak ere sar zitezkeela.
>>
>> Beranduago, Librezalek Creative Commons lizentziak euskaratzeko egin zen
>> saiakera batetan lagundu zuen. Ez dakit talde bezala hori babestera
>> heldu baginen, baina gogoan dut Librezaleko bat baino gehiago saltsa
>> horretan ibili zela. Eta noski Creative Commons lizentziak eduki
>> libreekin dute zerikusia, ez software librearekin zehazki.
>>
>> Gogoan dut baita Librezaleko beste kide batek eta biok euskarazko
>> liburuen bookcrossing bat egiteko gogoak genituela eta horretarako
>> webgune bat nola prestatu pentsatzen ibili ginela. Azkenean ez genuen
>> ezertxo ere egin (guztioi hainbatetan gertatzen zaigun bezala), baina
>> gogoan dudanagatik proiektu hori Librezaleren baitan aurrera ateratzea
>> pentsatu genuen. Zergatik? Ba Euskararen aldeko ekimen bat zelako eta
>> Internet tartean zegoelako.
>>
>> Guzti honekin esan nahi dudana da, nire uste apalean Librezale ez dela
>> soilik software librea euskarara lokalizatzeko talde bat. Hori da eta
>> beti izan da Librezaleren jarduera nagusia eta ziur nago kanpoko jende
>> gehienak horrekin lotzen gaituela, baina nire ikuspuntu pertsonaletik
>> Librezale IKTetan euskara zabaltzeko eta indartzeko ekimen bat da. Azken
>> finean hori bait da nire ustez gu guztiok elkartzen gaituena. Euskara
>> eta teknologia. Gehienok, guztiok ez bada, software librearen aldekoak
>> izango gara zalantzarik ez horretaz, baina baita estandar irekien
>> aldekoak, eduki libreen aldekoak, protokolo irekien aldekoak, egileek
>> beraien eskubideak kudeatu ditzaten aldekoak, eta abar.
>>
>> Software libreak dituen abantaila ugariei esker, gure eskuetan dago
>> software mordoa euskaratzea. Guretzat software librea tresna eta
>> helburua da, biak, IKTetan euskararen erabilera hedatzeko aukera bikaina
>> ematen bait digu. Baina IKTetan euskararen erabilera hedatzeko beste
>> modu askotxo daude. Eta nire ustez beste modu horiek nolabait kontutan
>> izan behar genituzke. Software euskaraketara mugatuko bagina, horrek
>> esan nahiko luke Joakin Balentziari bere liburuak (lizentzia libreekin)
>> Interneten argitaratzen laguntzea ez zela gure jarduera osatzen duen
>> gauza bat izango, baizik eta gure jardueratik kanpo dagoen zerbait.
>> Orain arte hori ez da nik pentsatu dudana. Baina egongo da horrela
>> pentsatzen duenik. Beraz, orain proiektuan parte hartzen dugunon artean
>> Librezale zer den hausnartzea egokia izango litzatekeelakoan nago.
> Erabat ados aipatzen dituzun kontuekin. Halere, eztabaidarik balego
> asanbladan komenta ditzakegu kontu hauek.
>
> Dena den, bilerarik egin behar badugu mugitu beharra dago, bestela beste
> askotan bezela denbora aurrera joango baita eta gu oraindik ezer egin
> gabe egongo baikara.
>
Lehenik badirudi Dani Gutierrezek deitutako bilera laster izango dugula.
Ea bertatik zer ateratzen den.....
Julen abisatu mesedez tokia eta ordua zehazten dutenean, ahal badut joan
nahi nuke eta.
Bestetik wikian edo doodle erabiliaz lehenbailehen (hosting kontua
berehala lotu behar da eta) data eta tokia ezarri beharko genuke.
Zer iruditzen urrian bertan egitea batzarra?
>> Nahi baduzue hari honetan, beste batetan, Euban... azken finean
>> Librezale zer den definitzea egin beharreko zerbait genuen lehendik ere:
>> http://librezale.org/wiki/Zer_da_Librezale
> Uste dut oker zaudela, orri hori badago lehendik:
> http://librezale.org/wiki/Zer_da_Librezale%3F
>
> Ez dakidana da nondik heldu zaren horra. Dena den, berbideraketa gehitu dut.
>
>> Parkatu txapa. Zelako mezu luzea rediox! Badakit txapas bat naizela.
>> Buruan bueltaka dauzkadanak hitz gutxiagotan esaten ikasi behar dut,
>> noizbait :-)
> Bua baina ez pentsa eh, oso gustura irakurtzen dira ;)
>
>
> Julen.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>
> .
>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago