[Librezale] Solasaldia: Teknologiekin ere euskaraz

Julen julenx a bildua gmail.com
Al, Aza 29, 18:44:25, CET 2010


Aupa Librezale,

Datorren ostegunean, abenduak 2, arratsaldeko 19:00tan hasita, solasaldi 
*informala* izango da Donostiako Kafe Antzokian (DOKA) teknologia 
berrien eta euskararen inguruan.

Bertan Iratxe Esnaola, Gorka Julio, Unai Fernandez de Betoņo eta ni 
egongo gara bakoitza esperientzia bana azaltzen: Puntueus, Wikipedia, 
Librezale eta Internet oro har. Moderatzaile lanetan Iņaki Alegria 
arituko da.

Taldeen aurkezpena egin eta jendeari nola lagun dezaketen eta zein 
ekarpen egin ditzaketen labur-labur azaldu ondoren, solasaldia aktibismo 
gisa planteatzen da eta eztabaida eta hausnarketarako tarte zabala 
egongo da.

Azpimarratu berriro ekitaldia informala izango dela, beraz ez izan 
agertzeko beldurrik.

Prentsa-oharra eta bestelako xehetasunak UEUren webgunean daude:
http://ueu.org/ikasi/jardunaldi-ikastaroa/227/Teknologiekin%2Bere%2Beuskaraz

Ondo segi!
Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago