[Librezale] Tatoeba

Gorka Azkarate gorkaazkarate a bildua gmail.com
Or, Aza 19, 12:15:13, CET 2010


>
> Librezaletik kendu ez, gehiago sartu behar dela uste dut nik. Uste dut
> blogerako
> bi sarrera prestatu beharko liratekeela, bat Tatoeba honi buruz eta bestea
> Calibreri buruz.
>

Librezale blogerako, nahi izanez gero, calibreari buruzko zirriborrotxo bat
badut:

http://bihardaberandu.wordpress.com/2010/08/02/nola-egin-epub-formatuko-testuak/

Ingelesez topatu nuen artikulu baten itzulpen/egokitzapen artikulua da.
Luzeegia geratu zitzaidan, nik uste.

Agian zerrenda honetako gure Bixerdok nik baino ordu luzeagotan ibili da
calibre erabiltzen. Nik gutxi erabili izan dut. ABCa besterik ez dut ikasi
oraindik.

Bestalde, Tatoeba zer den ez dut oraindik ondo ikasi. Nik nire nazioarteko
ikasleak motibatzeko erabili nahi izan dut (horregatik kokatu dut hezkuntza
kategorian). Edozein esaldi idatzi eta datu basean geratzen da kopiatuta.
Oker dauden euskal esaldiak topatu ditut eta ezin zuzendu. Iruzkina idatzi
eta esaldiaren "jabea" zuzenduko du, nahi izanez gero.

Itzulpen memoriekin eta corpus zabalekin nola eta zertarako erabil liteke
ideiarik ez oraindik baina ikusi dut, hala iruditu zait behintzat, zenbait
hizkuntzatan corpus zabalak kargatu dituztela...



-- 
Gorka Azk.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20101119/57b5081e/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago