[Librezale] Aplikazioak kategorizatu

Julen julenx a bildua gmail.com
Al, Aza 15, 13:00:54, CET 2010


ig., 2010.eko azaren 14a 21:02(e)an, Asier Sarasua(e)k idatzi zuen:
> ----- Original Message ----
>
>> From: Txopi<txopi a bildua sindominio.net>
>> To: librezale a bildua librezale.org
>> Sent: Sun, November 14, 2010 8:23:16 PM
>> Subject: Re: [Librezale] Aplikazioak kategorizatu
>>
>> Julen(e)k dio:
>> [...]
>>> Baita ere esan genuen kategoria bat baino  gehiago har dezaketela
>>> aplikazioek, aukera hori ematen du behintzat  MediaWikik.
>>>
>>> Halere teknikoki ez dakit katalogoaren atal hauek  automatikoki sor
>>> daitezkeen txantiloiren baten bidez. Egokiena hori  litzateke gauzak
>>> eskuz sartzea ekiditeko (horrela aplikazio bat  kategorizatzea nahikoa
>>> litzateke dagokion atalean agertzeko).
>>>
>>> Era berean, katalogoko ataletako sarrera bakoitzarentzat txantiloi  bat
>>> sor dezakegu, itxura aldetik homogeneotasuna mantendu eta  elementu
>>> berriak gehitzea errazteko.
>>
>> Ikusi dut Asierrek sortu  duen orrialdea eta nik buruan neukana guztiz
>> bestelakoa zela esan beharra  dut. Aplikazioak eskuz sailkatzea
>> ezinbestekoa da, baina orrialdeak  banan-banan egitea (logoarekin,
>> azalpenarekin....) eta mantentzea lan eskerga  da.
>>
>> Nik horrelako zerbait egitea nahi nuen (wikiko kategoriak  erabiltzea):
>> http://eu.wikipedia.org/wiki/Kategoria:Irudi_editoreak
>>
>
> Beno, hori ere egingo dut ;)
>
>> Era horretan,  softwarearen sailkapena, kategoria baten baino gehiago
>> egotea, kategorien  zuhaitza moldatzea eta abar, lan erraza izango litzateke.
>>
>> Egiten hasi  zaretena askoz ikusgarriagoa dela argi dago, baina hainbeste
>> software  sailkatu nahi badugu, oso lan zaila izan daiteke. Ez  dakit...
>>
>
> Orri indibidualak bakarrik guk mantentzen ditugun proiektuetarako egiteko asmoa
> nuen. Besteak aipatu besterik ez ditut egingo. Adibidez orri honetan:
>
> http://librezale.org/wiki/Bulegoa
>
> LibreOffice eta abar aipatu baizik ez ditut egingo
>

Dena den, artikulu bat kategoria batean (edo gehiagotan) gehitzearekin 
soilik nahi dugun efektua lortzea (orain eskuz lortzen dena) automatiza 
daitekeelakoan nago.

Gaur-gaurkoz ezingo da modu zuzenean lortu eta beharbada MWrako 
gehigarri berezi bat sortzea eskatuko du, baina aizue, XXI. mendean 
gaude eta ordenagailuekin ari gara lanean: nik ez ditut gauzak eskuz 
egin nahi.

Honetan denbora pixka bat pasaz gero epe luzera denbora aurrez dezakegu.

Bide batez, itxura ona du kategorizazio berriak :)

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago