[Librezale] calibre

Julen julenx a bildua gmail.com
Al, Aza 15, 12:56:14, CET 2010


Eguerdi on!

al., 2010.eko azaren 15a 07:08(e)an, Gorka Azkarate(e)k idatzi zuen:
> Aupa Librezaleok,
>
> Saiatu naiz calibre hori taldearen proiektuen artean txertatzen [1].
> Sortu dut wikian orria [2] eta eta Asierren aholkuari jarraitzeko asmoa
> banuen ere, "Beste batzuk" atala ahalik eta gutxien erabiltzeko aholku
> ona iruditzen zait-eta; "Beste batzuk" atalean kokatu dut baina.
>
> Berehala ikusiko duzue akats batzuk itzuri zaizkidala. Barkamenak
> aurretik eta zuzendu mesedez.

Egin dizkizut zuzenketa batzuk orrian bertan. "Proiektua" txantiloia 
egokiagoa da kasu honetan "Metaproiektua" baino; azken hau egokiagoa da 
hainbat proiektu biltzeko.

> calibren ia astero agertzen dira kate berriak. Saiatzen naiz itzulpena
> azkar egiten eta saiatzen segitzeko asmoarekin nauzue.
>
> [1]http://librezale.org/wiki/Beste_batzuk calibre_logoa Wikimedia
> Commonsen erraz topatu dut. Ez dut wikiren gune honetan behar bezala
> txertatzen asmatu.

logoek 128x128px-ekoak izan behar dute. Moldaketa egin ondoren 
fitxategia wikira igo dezakezu:
http://librezale.org/wiki/Berezi:Igo

> [2] http://librezale.org/wiki/Calibre *Arduraduna(k):* calibre
> euskaratzea bururatu zitzaidanean sortzaile nagusiarekin jarri nintzen
> harremanetan. Honek, azalpenik gabe, Launchpadera bideratu ninduen. Han
> Bingen Markes izeneko lekeitiarra hortxe ari zela ikusi nuen. Bingenek
> bere kokapen mapa erakusten zuen baina e-posta helbiderik ez...
> Arduradun rola neure gain hartzeko arazorik ez nuke izango baina
> Launchpadera zuzenean bideratzeko esteka bat ezartzen saiatu naiz eta
> https horrekin asmatu ez. Zuzendu hau guzti hau ere, mesedez, Librezalen
> antzeko kasuetan egin den moduan.

Zu + Launchpadeko lotura zuzena gehitu ditut hor.


Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago