[Librezale] Fwd: Mahaingurua: Euskara Sarean Josten
Julen
julenx a bildua gmail.com
As, Maiatza 4, 16:09:40, CEST 2010
Aupa !!
og., 2010.eko apiren 29a 17:57(e)an, Txopi(e)k idatzi zuen:
> patxi gaztelumendi(e)k dio:
>> aupa.
>>
>> Bai, ni mahainguru / hitzaldi horretara joateko prest agertu nintzen /
>> nago / naiz...
>
> Nik ezin dut. Aita izan berri naiz eta nahiko daukat daukanarekin :-)
Zorionak, aitatxopi :)
>>
>> baina, proposatzen dut, wiki hitzaldia prestatu dezagun denon arten.
>>
>> mezuaren eskema bat, gure iritzi kolektiboa software librea eta
>> euskararen gainean... ideia nagusi batzuk. Besteak beste fardatzeko,
>> wikitzaldi bat prestatu dugula... eta erakutsiz...
>>
>> bestetik, eta maila pertsonalean egiteko gogoak ditudan arren, maila
>> kolektiboan ze iritzi duzuen jakin nahi nuke.
>>
>> Bizkaiko Diputazioak (Azkue fundazioaren nagusiak alegia) Biscaytik
>> izeneko proiektua burutzeko pausuak eman ditu. Microsofti eman / emango
>> dio dirutza bat horretarako....
>>
>> eta euskarari, ogi apurrak? euskarari software librea, eta Bizkaiko
>> dirua Microsofti?
>
> Zuzen-zuzenean lotuta ez badago ere, gai horrekin zerikusia duen albiste
> bat izan da orain dela gutxi: Galiziako Xuntak bere softwarea askatzea
> sustatuko du
> http://softlibre.barrapunto.com/article.pl?sid=10/04/28/096236
>
> Eusko Jaurlaritzako software guztia euskaratuta egonik, bere softwarea
> askatzen hasiko balitz, horrek berez duen interesaz gain,
> euskaldunontzat interesgarria litzateke itzulpen horiek nolabait
> eskuratu eta etekina ateratzea...
Instituzioei ondo dago beren betebeharren eraginak denon onurarako
izatea eskatzea.
Tamalez, nire iritziz erakundeek lan egiteko duten moduaren eta software
libreak lan egiteko duten moduaren artean diferentzia oso handiak daude.
Diru-laguntza bidez kudeatzen diren proiektuak epe jakinetarako dira eta
ez dute jarraipenik bermatuta.
Oro har software librea eta euskararen gaiari helduz gero, horrela lan
egitea katastrofea litzake gure hizkuntzarentzat. Softwarea, eta are
gehiago librea, egunetik egunera eguneratzen baita, proiektuen
esleipenen zain egon gabe.
Halere honek ez du esan nahi instituzioetako diruarekin ezin direnik
gauzak bideratu. Egun euskaraz erabiltzen ditugun interfazeetako
terminologia, esate baterako, diru-laguntza bidez egindako lanekin
finkatu da urteetan zehar (Mandrake, GNOME, OpenOffice.org, ...).
Baina bueno, oro har esan nahi dudana da euskarak teknologia berrietan
egunean egoteko dituen aukerak software libreak bakarrik bermatzen
dituela, besteen maila berean jartzen gaituelako eta gure esku geratzen
delako noraino heldu nahi dugun.
>>
>> Kezka hoiek ere baditut, eta uste dut esan egin behar dela, eta gu
>> garela euskaraz software librearen inguruan, zerbait egiten eta
>> erakusten ari garen bakarrenetakoak... erreferentzia bat alegia.
>>
>> Alde horretatik, mezua lantzea, eta eztabaidatzea apropos ikusten dut.
>> Posta zerrenda hau + wikia.
>>
>> ::dirua:: afari librezalea::
>>
>> ziur naiz hitzaldi horregatik diru bat emango digutela.... ez dut
>> dirutza esango, baina zeozer bai. Ni enago diru hori hartzeko prest,
>> baina uste dut afari librezale bat egin genezakela. Sagardotegi batean
>> batu... eta txotx libre batzuk egin.
>
> Ni hitzaldira edo dena delako ekitaldira joaten denak dirua jasotzearen
> aldekoa naiz. Hala ere, norbaitek diru hori nahi ez izatekotan, ez
> diezaiola uko egin (nik aspaldi egiten nuen bezala), taldean bilatuko
> bait dugu zertan erabili eta: sagardotegi batetan, softwarea
> euskaratzeko lehiaketa bat antolatzen, pegatak egiten edo beste edozertan...
Ados komentarioarekin.
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago