[Librezale] Vlc

patxi gaztelumendi patxi a bildua gaztelumendi.org
Ast, Mar 4, 12:22:02, CET 2010


Aurrekoan, eitb.com-eko videoweb10 ekitaldian, hizlarietako batek -VLCko
garatzailea be badena- adierazi zuen, laister Bideo editorea plazaratuko
duela VLC-k.

Oso albiste ona, duda barik.

ptx

Ander Elortondo<ander a bildua debagoiena.net> igorleak hau idatzi zuen (2010eko
marren 04a 11:16):

>  Aupa Aritz!
>
>   Lehenik eta behin ongi etorri.
> hune honetan ni nauk VLC arduraduna, umezurtz baitzegoen proiektua. Egia
> esan orain ere hala dago, nik ez diot jarraipenik ematen eta.
>
> VLC euskaraketaren ardura hartzeko prest bazaude, nik VLCko lokalizazio
> arduradunari idatziko diot zuk arduradun izendatuz eta gero euskaratze
> lanari ekitea izango litzateke. Lokalizazio arduradun izaterakoan, VLC
> lokalizazio posta zerrendan alta emango dizute eta aldaketen berri jasoko
> duzu.
>
> Euskaratze lana  lokalean edo librezaleko pootle bitartez egin dezakezu.
> Bakarrik aritu behar bazara, hobe da lokalean egitea lana.
>
> Beti izango gaituzu edozein zalantza argitzeko prest.
>
> aurrea egin nahi baduzu, asko poztuko ginateke, animo!
>
> Ander.
>
>
> 03/03/2010 18:57(e)an, aritz erkiaga(e)k idatzi zuen:
>
> Kaixo librezaleok!
>
> Nire izena aritz da eta 23 urteko gazte bat naiz. Horain dela denbora
> dexente ezagutu nuen librezale proiektua (informatika ikasten nengoen
> garaian) baina aspaldian kontaktua galdua neukan. Atzo "zabaldu" webgunean
> webgune berria atera zenutela ikusi eta berriz begirada bat ematea erabaki
> nuen. Konturatu naiz VLC proiektuaren euskaratzea geratuta dagoela eta
> kontuan hartuta ni programa honen erabiltzaile amorratua naizela, laguntza
> ematea idea ona izan daitekeela pentsatu dut.
>
> Lenengo pausua posta zerrenda honetan idaztea irakurri dut, baina hemendik
> aurrera zer?? Ba horixe, aber laguntzen badidazue lehenengoko pauso hauek
> ematen...
>
> Besterik gabe,
> Aritz
>
> ------------------------------
> ¡Sube tus fotos de forma sencilla! Es muy fácil <http://photos.live.com/>
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.orghttp://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>
>


-- 
patxi gaztelumendi
www.gaztelumendi.org
larrabetzu - euskal herria
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20100304/6d362683/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago