[Librezale] FSFE-ren bixitaren berri

Mikel Olasagasti hey_neken a bildua mundurat.net
Al, Uzt 19, 22:47:49, CEST 2010


  Aupa!

Orain gutxi Julen-ek Kanada aldean izandako Mozilla Summit-ari buruz 
berri eman duen moduan nik Free Software Foundation Europako lagunek 
gurean zer egin duten azalduko det bidai nahiko interesgarria izan da 
eta. Barka inkoherentziak eta akatsak, aurreko astea luze joan eta 
asteburuan ez zait deskantsatzea bururatu!

Astelenean iritxi ziren Bordele-ko "Libre Software Meeting"-aren ostean. 
Donostian Aitzaki elkarteak duen terratzatxoan afaldu genuen hurrengo 3 
egunerako planak lotzen genituen bitartean. Afaltzen geundela, 
Google-eko Robert Love ingeniaria topatu genuen, txikia gero mundua! Ez 
genion kasurik egin baina bitxia da Donostiako alde zaharrean 
horrenbeste pertsonai "ospetsu" biltzea.

Asteartean Lakuan izan genuen zita. Sortu berri den SALEko (Software 
Librea bultzatzeko Bulego Teknikoa)[1][2] kideek lotu zuten bilera eta 
bertara besteak beste Herritarrei Arreta Emateko Zuzendaritzako burua 
[3], Gobernuko Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritzaren (DIT) 
burua eta EJIEko [4] arduradun bat izan ziren. Bilera honela burutu zen 
gutxi gora behera.

     + DIT-eko zuzendaria: gainetik azaldu zuen erkidegoko gaur egungo 
egoera eta etorkizunerako planak zituztela esan zuen, gehiegi zehaztu 
gabe. Plan hauen barruan EJIEk dituen proiektu batzuk eta SALE bera dira.
     + EJIEko arduradunak:
         - Windows 7ra migratuko dira Eusko Jaurlaritzako mahaigainak. 
Izotza apurtzeko modu bitxia.
         - OOo-rekin proba pilotu bat egiten dabiltza eta urrian izango 
omen dute honen inguruko txostena. Ez zuen azaldu txostena publiko 
egingo ote zen. Proba hauek 'Writer'-ekin egiten dabiltza soilik, 
Excel-eko makroekin ez borrokatu behar izateko.
         - Laister beste proba pilotu bat hastekotan dira non EJren 
nabigatzaile estandarra hautatuko den. Gaur egun IE6 da.
     + Herritarrei Arreta Emateko Zuzendaritzako buruak OpenData 
proiektuari buruz hitz egin zuen:
         - Europa mailan Ingalaterran eta Euskadin existitzen omen da 
soilik horrelako proiektu bat.
         - Gaur egun datu estadistikoak, eguraldiarenak eta trafikokoak 
dituzte.
         - Laister orianarteko lizitazio guztien datuak argitaratuko 
omen dituzte.
         - Datuak nola argitaratu omen da beraien arazo nagusia. 
Semantika erabili edo ez ere arazoa omen.
     + FSFE-k bere proiektua azaldu zuen eta Europako migraketen zenbait 
eredu azaldu zituen:
         - Munich: 2001an hasitako proiektua eta 2005a geroztik indar 
gehiagorekin laister amaituko omen da.
         - Belgika: Plone komunitatea - CommunesPlone [5].
         - Andaluzia: +200.000 ordenagailu eskoletan.
         - Migraketa hauekin ez dago zertan dirua aurreztu, ez behintat 
epe laburrean.
         - IT Departamentuek aurreikusten dute noiz eguneratu ez enpresa 
batek.
         - Garrantzitsua da migraketa hauek estrategia baten menpe 
egotea eta emaitzak luzera lortu nahi izatea.

4 aldeek dena azaldutakoan SALEren bitartez Eusko Jaurlaritza Europan 
ematen diren kasu ezberdinei buruz informatua mantentzea izan zen 
proposamena.

Bilera onen ostean SALEkoekin lan-bilera bat izan zen non hainbat lan 
hildo finkatu ziren SALEren lana errazteko asmoz.

Amaitzean Zarautzera jaon ginen izozkia jatera eta bertan Oier Mess eta 
Julen-ekin bildu behar genuen. Julen-ekin hitz egitea lortu banuen ere 
Oier-i deitzerako bateria gabe geratu nintzen. Barkatu beraz Oier :(

Gauean Donostiako lehen FSFE Fellowship meeting-a izan genuen Kazkazuri 
jatetxean. Bertara Teketen, Maite Goņi eta Luistxo animatu ziren. 
Korbatak alde batera utzita eta patxadaz hezkuntzak dituen arazoei buruz 
mintzatu ginen gehienbat. Ustet denon artean aski ezaguna dela Maitek 
Jakintza Ikastolan egindako lana. Eguneroko lanean izaten dituen egoerak 
nola konpondu ahal dituen aztertzen saiatu ginen eta Europako beste 
talde batzuekin harremanak sortzea izan zen proposamenetako bat, hauen 
ezagutzez baliatzeko.

Asteazken goizean "Euskadi Irratia" eta "Noticias de Gipuzkoa" 
elkarrizketa bana burutu zen eta Bilbora mudantza.

Ostegun goizean "Radio Euskadi"-rako elkarrizketa bat izan zen 
zuzenean[6] eta ondoren Zamudion ESI egoitzan Enpresa Digitalak 
antolatutako hitzaldia izan zen [7].

Hitzaldia azken orduan lotu zen guztiz eta ondorioz 10 egun lehenago 
hasi ziren iragartzen. Hitzaldira 70 pertsona inguru bildu ziren, 
emaitza oso positiboa denon ustetan. Korbatadun asko.

Eusko Jaurlaritzan jorratu zen gai berdintsua landu zuen. Ondoren 
galdera interesgarriak izan ziren, gehienbat Linuca-koen aldetik.

Arratsaldean Deusto Unibertsitatean izan ginen bizkaiko 'aktibistekin' 
biltzeko asmoz. Reciclanet[8], Linuca[9], e-ghost[10] eta librezalekoak 
(Julen eta ni) ginen bertan. Hainbat gauzen artean bi konturekin geratu 
nintzen:
     - Deskordinazioa. Hainbat taldek hainbat gauza egiten dituzte baina 
elkarren artean komunikazio gutxi dago. FSFEk bere laguntza eskeini zuen 
guzti hauek metatzeko asmoz eta hasiera batean beraien aterkipean posta 
zerrenda moderatu bat sortzea proposatu zuten. Zerrendaren arduraduna ni 
neu izango naiz. Sortzeko gaur eskatu det beraz datozen egunetan emango 
dizuet honen berri.

     Koordinazio lan honen lehen emaitza irailaren 18an izango den 
Software Librearen Eguna [11] izatea proposatu zen.

     - Komunitatea. Neurri batean komunitatea erosoegia dela aipatu zen. 
Adibide moduan Eskola 2.0 proiektuaren inguruan sortu zen "Aske" 
mugimenduak "dual boot"-a lortutakoan guztiz itzaldu zela aipatu zen. 
Bitartean ESLEk dokumentu bat lortu zuen gobernuak Software Librearen 
alde egingo zuela aipatuz eta horren erantzunetako bat da SALE. 
Horrelakoak oso onak dira baina honek ez luke komunitatearentzat nahikoa 
izan behar, komunitateak hor jarraitu beharko luke tinko, interes 
komertzialetatik at, hauek funtzionatuko ez balute ere eskatzen dena 
zilagi izateaz gain behar beharrezkoa delako.

Eguna Bilboko alde zaharrean amaitu genuen, Txomin Barullo-n egindako 
afari dotore batean. Horren aurretik poteoa izan genuen eta 15 pertsona 
biltzea lortu genuen. ESLE eta FSFE-ren arteko harremana sendotzeko 
balio izan zuelakoan nago.

Eta hauxe da guztia oraingoz. Gaur8-rako antzeko artikulu bat idatzi 
det[12] eta reciclanet-ekoek ere laburpentxo bat egin dute[13], agian 
artikulu hoiekin hobeto osatzen da aste osoko irudia.

Edozein kezka, aportazio edo iradokizun eskertuko nuke!

[1] 
http://softwarelibre.deusto.es/arranca-la-oficina-tecnica-de-apoyo-al-software-libre-del-gobierno-vasco/
[2] http://sustatu.com/1278699535
[3] http://opendata.euskadi.net
[4] http://www.ejie.net/indice_c.htm
[5] http://www.osor.eu/studies/networks-effects-plone-for-belgium-and-beyond
[6] 
http://www.eitb.com/radio/radio-euskadi/detalle/467379/las-claves-software-libre-mano-karsten-gerloff/
[7] 
http://www.euskadinnova.net/eu/enpresa-digitala-eu/agenda/karsten-gerloff-software-librea-europako-administrazioan/3677.aspx
[8] http://www.reciclanet.org
[9] http://linuca.org
[10] http://www.e-ghost.deusto.es
[11] http://softwarefreedomday.org/
[12] http://www.gaur8.info/edukiak/20100716/210609/FSFren-bisita
[13] http://www.reciclanet.org/2010/07/charla-con-la-fsfe/




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago