[Librezale] Gure webgunea, identi.ca eta twitter

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Ost, Uzt 14, 00:15:19, CEST 2010


Aupa zuek:

Gauza biri buruz hitz egin nahi dizuet:

1) hashtag-en akatsa

Nire identi.ca kontuan mezu hau idatzi dut:

#SoftwareLibrea bultzatzeko Eusko Jaurlaritzaren Bulego Teknikoa
aurkeztu da: http://ttiki.com/15227 #librezale

Eta gure webgunean "#SoftwareLibrea" zatia ez da agertzen.
Librezale.org-en horrela ikusten da:

bultzatzeko Eusko Jaurlaritzaren Bulego Teknikoa aurkeztu da:
http://ttiki.com/15227

Beraz, akats bat dagoela esango nuke. Ez hori bakarrik, "#librezale" ere
 agertzen ez denez, esango nuke hashtag guztiak kentzen direla.
Konponbidea? #librezale bakarrik kentzea edo agian hobeto ezer ez
kentzea, batzutan #librezale hitza mezuan bertan egon bait liteke...
Ulertzen?

Zuek zer uste duzue?

2) !librezale taldea

Bestalde, badago aspaldi aipatu nahi nizuen gauza bat. Identi.ca-n
etiketez gain (#), taldeak ere badaude (!). Niri oso kontzeptu egokia
iruditzen zait jendeak taldeetan izena eman bait dezake. Horrela
taldearen izenaz gain azalpentxo bat, logotipoa, url-a eta bertara
atxikitutako pertsonak ere ikus daitezke. Adibide batzuk:
http://identi.ca/group/fsf
http://identi.ca/group/euskallinux
http://identi.ca/group/openstreetmap
http://identi.ca/group/indymedia
http://identi.ca/group/edusol
http://identi.ca/group/aipuak

Beraz, nire proposamena Indeit.ca-n guk gure taldea sortzea da.

Horrek teknikoki ez dakit zein zailtasun ekarriko duen Identi.ca-ren
APIa erabiltzerakoan... Erabiltzaile mailan aldaketak #librezale bilatu
beharrean !librezale bilatzea ekarriko luke.

Zuek zer uste duzue?

Txopi.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago