[Librezale] Firefox Mobile (Fennec) argitaratu dute

assar asarasua a bildua telefonica.net
Lar, Urt 30, 15:57:00, CET 2010


Mozillakoek mugikorretarako Firefoxa argitaratu dute gaur:
http://www.mozilla.com/eu/mobile/

Orain arte Fennec kode-izenaren pean garatu den aplikazio honen 
behin-betiko izena Firefox Mobile da.

Momentuz Firefox Mobile hau Maemo sistema duten mugikorretan dabil 
(Nokia batzuetan), geroago Windows Mobile-kin ibiliko da ere. Ez dakit 
beste sistema batzuekin.

Firefox Mobile bere anaia nagusiak dituen hainbat ezaugarriz horniturik 
dator: barra txundigarria, fitxak, gehigarriak, pasahitzen kudeatzailea...

Aurrekoaz gain, kokapenaren araberako nabigazioa eta Weave Sync 
erabiltzeko gehigarria bezalako ezaugarriak ere baditu.

Asier.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago