[Librezale] Beste proiektu batzuk?
assar
asarasua a bildua telefonica.net
Ast, Urt 28, 21:40:00, CET 2010
og., 2010.eko urtren 28a 10:44(e)an, Ander Elortondo(e)k idatzi zuen:
> Software libreko proiektu askotan nahasten dira lan boluntarioak eta
> soldatapekoak, Kernelean, KDEn, Gnome, Mozillan....
> Askok uste dute software libre gehiena boluntarion lana dela eta
> erabat oker daude, enpresak jartzen dute dirua eta soldatapeko
> programatzaile eta diseinatzaileak ari dira software librea garatzen.
>
> Proiektu batzuetan estatistikak daude:
> http://softlibre.barrapunto.com/softlibre/10/01/22/0923249.shtml
>
> Nik ez diot arazorik ikusten komunitatea lepo gabiltzanean, guztiona
> den diru batekin, enpresa batek komunitatearentzat lana egiteari.
Badakit, nik egin izan ditut software libreko proiektuak diruaren truke.
Itzultzaile profesional modura ere egin nuen lan aspaldi, eta agian
oraindik ere etorkizunean tokatu ahal zait lanbide berera itzultzea.
Seguru asko, aplikazio libre bat itzultzea tokatzen bazait, gero dirurik
ez badago ez naiz hori mantentzeko desiratzen egongo, hurrengo
enkarguaren zain geratuko naiz. Horregatik ni pertsonalki ez naiz bi
esparru horiek nahastearen aldekoa.
Bestalde, azken aldian joera berri bat ikusi dut zenbait enpresatan
software librearen eta ezagutza partekatu librearen inguruan: teknologia
berriei lotutako proiektuak prestatzen dituztenean, hasieratik bertatik
kontabilizatzen dute proiektuan komunitate librearen ekarpena, esparru
hori irabazitzat ematen dute, eta askotan ez da preseski ezagutza
librearen alde daudelako, haientzat dirua aurrezteko beste modu bat
besterik ez da.
"Tranquilo, que para eso que pides usaremos WorPress MU, que además creo
que está traducido al euskera."
Hala ere, azkenean denontzako onura ekar dezakeela enpresa horren
jarduerak, software librea eta euskarazkoa hedatzen delako? Bai baina
nik jarrera hori ez dut gustuko, zer egingo diot ba...
Asier.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago