[Librezale] Proiektuen fitxetarako txantiloia

Ibai Oihanguren ibai a bildua oihanguren.com
Iga, Urt 24, 15:54:15, CET 2010


Aldatu ditut logoak, LPD eta Fluxbox ezik, Fluxboxek ez daukalako 
logorik, eta defektuzko bat sortu beharko litzake, eta LPDk ez daukalako 
proiektu-kutxa hori.

Semaforoena ere igo dut (80px-Berdea.png). Ikusi dut beste koloreetan 
bazegoela 80px-eko bertsio bat, eta berdearekin berdina egin dut. Baina 
orain ez dakit nola jarri, ze semaforoena txantiloi bat da ezta? 
Dakienak aldatu badezake bikain.

Bestalde, orri guztietan baimenekin lotutako mezuak ageri dira eta 
batzuetan ezin da orri osoa ikusi... arazo hori konpontzerik bai? 
Bestela editatzea ia ezinezkoa egiten da, orri batzuetan "aldatu" lotura 
ere ez delako ikusten.

Eta azken gauza bat. Fitxategiak igotzeko lotura ezin da "aldatu" eta 
horiekin batera jarri? Posta-zerrendako Mikelen erantzunari esker igo 
ahal izan ditut fitxategiak, uste dut lotura hori bistan egon beharko 
litzakeela...

Ibai.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago