[Librezale] Proiektuen fitxetarako txantiloia
Julen
julenx a bildua gmail.com
Lar, Urt 23, 13:08:26, CET 2010
or., 2010.eko urtren 22a 17:52(e)an, assar(e)k idatzi zuen:
> or., 2010.eko urtren 22a 16:46(e)an, Julen(e)k idatzi zuen:
>> og., 2010.eko urtren 21a 17:41(e)an, Julen(e)k idatzi zuen:
>>> Aupa !!
>>>
>>> Proiektuen oinarrizko informazioa biltzeko fitxa baten txantiloia sortu
>>> dut[1]; adibide gisa Firefox proiektuaren orria[2] ikus dezakezue.
>>>
>>> Pentsatzen ari nintzen fitxa hori edukian zentratuta jartzea[3], baina
>>> eskuineko proiektuen taularekin kargatuegi geratzen dela iruditu zait.
>>> Orduan, zer iruditzen eskuineko taula Wikipedian jartzen diren taulen[4]
>>> antzeko itxura horizontalera moldatuko bagenu eta artikuluen bukaeran
>>> jarri?
>>>
>>> Proposamen bat besterik ez da, ea zer diozuen...
>>
>> Txantiloiari buelta pare bat gehiago eman dizkiot eta maketa
>> aberatsago bat lortu dut.
>>
>> Deskargatzeko aukerarekin:
>> http://img97.imageshack.us/img97/2332/fitxadeskargak.png
>>
>> Deskargatzeko aukerarekin eta pantaila-argazkiarekin:
>> http://img715.imageshack.us/img715/422/fitxadeskargakargazkia.png
>>
>> Ea ba zer diozuen, seguru nago asko hobetu dezakezuela :)
>
> Joder, itxura ikaragarria dauka. Ni alde. Aplikazioaren pantaila
> daukanaren alde. Pantaila-argazkian sakatuta, pantaila handian ikus
> badaiteke, hobeto.
Moldatu dut txantiloia. {{Proiektua}} txantiloiak orain bertsioa,
deskargatzeko URLak (hiru plataforma nagusietarako) eta
pantaila-argazkia onartzen ditu.
Norbait animatzen da sasipantaila-argazki bat sortzera
pantaila-argazkirik ez dagoen kasuetarako? Librezaleren logoa duen
zerbait edo...
{{Metaproiektua}} txantiloia ere sortu dut, proiektuen bildura moduan
erabiltzeko, deskargatzeko URLrik eta pantaila-argazkirik gabe (Mozilla
proiekturako erabilgarria, adibidez).
Orain fitxak eguneratzea falta da.
Ah! azkenean logoaren tamaina 128px-etan utzi dut, tamaina estandarra
delako (normalean ikonoak 16x16, 24x24, 48x48, 64x64, 128x128 eta
256x256 tamainatan etorri ohi dira, SVGaz gainera).
> Baina informazio hori gero mantendu egin behar da proiektu guztietarako,
> eh?
Proiektuen arduradun bakoitzak bere informazioa egunean mantenduz gero
ez luke aparteko arazorik eman behar. Proiektu horiak eta gorriak
kontrolatzea erraza da bestalde.
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago