[Librezale] Proiektuen fitxetarako txantiloia

Julen julenx a bildua gmail.com
Ast, Urt 21, 20:23:17, CET 2010


og., 2010.eko urtren 21a 20:16(e)an, assar(e)k idatzi zuen:
> og., 2010.eko urtren 21a 18:08(e)an, Julen(e)k idatzi zuen:
>> og., 2010.eko urtren 21a 18:01(e)an, assar(e)k idatzi zuen:
>>> og., 2010.eko urtren 21a 17:41(e)an, Julen(e)k idatzi zuen:
>>>> Aupa !!
>>>>
>>>> Proiektuen oinarrizko informazioa biltzeko fitxa baten txantiloia
>>>> sortu dut[1]; adibide gisa Firefox proiektuaren orria[2] ikus
>>>> dezakezue.
>>>>
>>>> Pentsatzen ari nintzen fitxa hori edukian zentratuta jartzea[3], baina
>>>> eskuineko proiektuen taularekin kargatuegi geratzen dela iruditu zait.
>>>> Orduan, zer iruditzen eskuineko taula Wikipedian jartzen diren
>>>> taulen[4] antzeko itxura horizontalera moldatuko bagenu eta artikuluen
>>>> bukaeran jarri?
>>>>
>>>> Proposamen bat besterik ez da, ea zer diozuen...
>
> Arazotxo bat ageri zait nabigatzailean kutxa sartu duzun tokietan:
> http://img69.imageshack.us/img69/2685/mediawikiarazoa.png

Semaforoak daudenean agertzen da. Baimen kontua da (apachek ez du eskatu 
den eragiketa egiteko baimenik), eskatu diot Mikeli baimenen aldaketak 
egiteko.

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago