[Librezale] webgune berria

Ibai Oihanguren ibai a bildua oihanguren.com
Or, Urt 15, 21:02:08, CET 2010


Jatorrizko mezua: or., 2010-01-15 20:53 +0100, egilea: Ander Elortondo
> or., 2010.eko urtren 15a 19:06(e)an, Ibai Oihanguren(e)k idatzi zuen:
> > Aupa
> > Jatorrizko mezua: or., 2010-01-15 10:20 +0100, egilea: Ander Elortondo
> >    
> >> Aupa!
> >>
> >> Ziur gogoan daukazuela baina....
> >> RSS jarioen helbideak mantenduko dira?
> >> ezin bada edo aldatzea komeni bada (berrikuntzak aldaketak aplikatzeko
> >> une egokiak dira, behar izanez gero), oraingo jario guztietan
> >> aldaketaren berri eman beharko litzateke jasotzaile guztiek egunera
> >> ditzaten jarioak.
> >>
> >>      
> > zer esan nahi duzu?
> > 	- mod-rewrite edo erabilita helbide zaharretatik berrietara
> > berbideratzea
> >    
> barka nire ezjakintasuna, ez dut mod-rewrite ezagutzen.

Nik ere oso ondo ez, baina Apache zerbitzariaren funtzio bat da, jendea
helbide batera sartzen denean beste batera berbideratzeko aukera ematen
duena. Kontua da hori konfiguratu beharra egongo zela eta ez dakit lanak
merezi duen ezta egin daitekeen ere. Julenek (uste dut) proposatu zuen
lotura "ospetsuenetarako" mod_rewrite erabiltzea.

> > 	- jarioetan helbidea aldatuko dela jakinaraztea, jendeak hauek
> > eguneratu ditzan
> >    
> Hau nioen, baina aurrekoa ezin baloratu ezagutzen ez dudalako.

Hau bai, hau erraza da.

> zuek nahi duzuena....
> 
> >


Nik ez dut mod_rewrite kontrolatzen... zeozer eginda daukat baina sarean
topatutako manual bat jarraituz. Mikelek esan zuenaren arabera
Librezalek erabiltzen duen zerbitzarian mod_rewrite erabiltzeko aukera
badago, baina badaki inork erabiltzen?




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago