[Librezale] Goibururako proposamena

Julen julenx a bildua gmail.com
Lar, Urt 9, 12:52:58, CET 2010


lr., 2010.eko urtren 09a 01:32(e)an, Ibai Oihanguren(e)k idatzi zuen:
> Aupa, gauza asko dauzkat komentatzeko... baina zuzenean galdera egin
> zaidanez, honi erantzungo diot lehenengo. Atzeko planoko irudiarena
> asteburuan egingo dut. Lehenago ere eginda daukat, eta kontu haundiz
> ibili behar den arren ez da zaila izango. Asierrek proposatutakoarekin
> ados nago, logoaren azpian jarriko nuke bilatzailea, eta agian Zer da
> Librezale... loturekin batera ere ondo geldituko zen. Ea horrelako
> zerbait egiten dudan ondo geratzen den ikusteko. Espero nuen toki asko
> hartzen duelako aldatu beharko zela goiburua, nik lehengoa nahiago nuen,
> baina erabilgarritasuna itxura baino garrantzitsuagoa da, beraz
> konforme.

Bai, ados, lekualdatze soila besterik ez nuen egin proposamena 
aurkezterakoan.
Moldaketaren bat badaukat buruan, baina kontraproposamena ikusi nahi 
nuke lehenago :D

> Estiloaren inguruan beste gauza bat. Izenburuak sans-serif estiloarekin
> jarri dituzue orain arte. Nik uste dut goiburuaren estiloari hobeto
> doakiola serif estilo bat izenburuentzat (beste testua ulertzen dut
> irakurterrazagoa izateko verdana estiloko zerbait izatea). Zer diozue?

Arazorik ez nire partez. Bide batez, letra-tipo estilo orokorrak 
zehazteaz gainera, letra-tipo zehatzak definitu nahi dira? nik ez daukat 
preferentziarik, beraz inork gustu onik badu...

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago