[Librezale] Semaforoen diseinua
assar
asarasua a bildua telefonica.net
Or, Urt 1, 21:06:22, CET 2010
og., 2009.eko aberen 31a 20:42(e)an, Txopi(e)k idatzi zuen:
>
> Niri, egindako proposamena bikain iruditzen zait. Proiektuen zerrenda
> txantiloi banatu batean egongo zela ulertzen dut eta zerrenda hori
> proiektu bakoitzaren xehetasun orrialdean bakarrik (edo batez ere)
> erabiltzeko ulertzen dut. Hala bada, ez daukat ezertxo ere gehitzeko edo
> aldatzeko!
>
Bai, zuzen zaude. Proiektuen taula hori txantiloi bat da, eta nahi den
orri guztietan txerta daiteke.
Gainera, taularen diseinua beste edozein gauza sartzeko erabil daiteke,
ez dakit, orriaren edukiaren araberako lotura interesgarriak, edo beste
edozer gauza. Baldintza bakarra da taula kokapen horretan agertuko dela
beti (eskuinean) eta diseinu horrekin beti.
> Semaforoen irudia ondo dago, baina ziur nago hemen dabiltzan artistek
> irudi oraindik ederragoa egiteko gai izango direla :-)
>
>
Ba beste inor animatzen bada, egin dezake zerbait gehiago semaforoak
hobetzeko. Nik pasa diezaioket SVG fitxategia aldaketak egin ditzan. Are
gehiago, guk adierazi nahi dugun ideia adierazteko beste zerbait
asmatzen badu norbaitek (semaforoak ez direnak) eta gustukoago badugu,
ba hobeto.
Asier.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago