[Librezale] FluxBB

assar asarasua a bildua telefonica.net
Al, Urt 11, 19:39:16, CET 2010


Kaixo.

Azkenean punBBren 1.2 bertsiorako eginda zegoen euskaratzea aprobetxatu 
ahal izan dut eta falta ziren kateak ere euskaratu ditut. Bitxia bada 
ere, fluxBB-k ez ditu oraindik kate guztiak internazionalizatuta 
(administrazioko batzuk falta dira) eta horiek ezin izan ditut euskaratu.

FluxBBren azala amaituta daukat Ibaik atzo erakutsi zigun proposamenean 
oinarrituta (beste inork beste proposamenik egiten ez duen 
bitartean...). Librezaleren oraingo foroetan ikusi dut Mundurat-en logoa 
agertzen dela behean. Suposatzen dut hori ere sartu behar dela azalean, 
ezta?

MediaWikirako azala ere moldatu dut. Instalatuko dugu jadanik?

Asier.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago