[Librezale] phpBB gurea al da?
Julen
julenx a bildua gmail.com
Al, Ots 1, 19:27:54, CET 2010
Aupa Ibon,
Eskerrik asko argibideengatik!
al., 2010.eko otsren 01a 10:42(e)an, Ibon Idoiaga Basaras(e)k idatzi zuen:
>> Hor "lopetaz" eta "bixerdo" izeneko bi agertzen dira. Lopetaz euskarazko
>> bertsioaren mantentzailea da. Librezalekoak al dira bi horiek?
>>
>
>
> Kaixo!
>
> ibon ("bixerdo") nauzue.
>
> Liburutegi batean egiten dut lan eta literatur foro bat garatzeko asmoa
> bururatu zitzaidan "foroak.com" gunea erabiliz. Zoritxarrez, phpBBko
> bigarren bertsiotik hirugarrenera jauzi haundia zegoen eta guneko
> arduradunek ezin izan zioten zerbitzua emoteari jarraitu. Bururatu zitzaidan
> aukera bakarra programa nik neuk euskaratzea izan zan.
>
> phpBBrako euskara bertsioaren bila nenbilela, azkenengo bertsioa zuen gunean
> ostaturik zegoela ikusi nuenez eta darabilzuen "rollo"a asko gustatzen
> zitzaidanez, hirugarren bertsioaren itzulpenan, testu fitxategi guztietan
> librezaleren helbidea jartzea ta, behin amaiturik, itzulpena zuei eskeintzea
> bururatu zitzaidan.
>
> lopetaz korreoengatik baino ez dut ezagutzen, baina hizkuntzaren
> maintainerra da. Ez dakit ze binkulazio mota izan lezaken librezalegaz baina
> ez zidan author info eremuan gunearen lotura ipintzeari buruz ezer esan.
> Beraz, phpBB librezaleko proiektutzat edo paralelotzat har zeinkie, zuen
> gustura.
>
> Oraindik ez ditut azkeneko bertsioaren (3.0.6) fitxategiak erkatu baina ez
> dut uste alde handirik egongo denik aurreko biekin. Ahal bezain pronto
> hortara jarri eta gune ofizialera igotzen direzen parean librezalera
> eskeiniko ditut. Momentuz, programa horren euskaraketak mantentzeko asmoa
> dekot.
>
> Beno, ba besterik ez. Barkatu atrebentzia eta txarto iruditzen bazaizue bota
> erantzuna zerrendara ta loturok kenduko dotez.
Kontua da plaza honetan dabilen norbaitek phpBBren euskaratzea
mantentzen badu, komenigarria dela aplikazioaren fitxa[1] ere
eguneratuta mantentzea, noren batez ere noren ardurapean dagoen garbi
jakin eta lagundu nahi duenak nora jo izateko.
Julen.
[1] http://librezale.org/wiki/PhpBB
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago