[Librezale] Calendar-eko jai egunen egutegia eguneratzea

Ander Elortondo ander a bildua debagoiena.net
As, Abe 21, 09:43:28, CET 2010


2010/12/21 09:18(e)an, Gorka Azkarate(e)k idatzi zuen:
> Inork ez badu erabiltzen agian kontua ez da praktikoa ez denik baizik 
> eta erabiltzaileok beharra sentitu ez eta ez garela saiatu ere egin.
>
> Nik neuk, aitortu behar, Google Calendar-ekin ez dut besteren beharrik 
> sentitu.

Nik ere maite dut google calendar (emaztearen androidera eginbeharrak 
bidaltzeko, je, je) eta NIRETZAT bera erabiltzeko erarik onena 
thunderbird eta ligthning bitartez da.

Edonola jaien egutegiak ez du zer ikusirik zein sistema erabiltzen 
duzun, ics bitartez EDOZEIN egutegitan jai egunak automatikoki sartzeko 
baita, hots, zure herrialdeko jai egutegia sartuta izateko.

Gcalendar batez web bidez honela egingo litzateke: ezkerreko menuan 
duzun azpiko atalean add/aņadir (gogoratu gcalendar ez dagoela euskaraz, 
baina mozillakoa bai eta bertatik kudeatzen dut nire gcalendar)  sakatu 
eta eman import(ar) calendar(io). Ondoren jaitsitako euskal herriko 
jaiak ics fitxategia aukeratu eta jai denak izango dituzu zure google 
egutegian.

Abisurik ez emateko konfiguratu dudan arren, googlek uste dut jaien 
abisua ematen duela, ekintzatzat hartzen baititu.  Igandea edo jaia dela 
abisatzeak ez du zentsu askorik, nahikoa da egutegian izatea egun 
horretan lan bilerarik ez ezartzeko. googlekeriak!


>
> Agian egindako lana egin eta gero dibulgazioa egiten ere beste lan 
> gehigarri bat hartu beharko zenuke, zeuk ikusi, 
> Librezale.org/Albisteak WP horretan, esate baterako.
>
> Erabiltzaile arrunt batek Googlen "egutegia euskaraz" sartu eta [1] 
> zure artikulua azkar topatzeko moduan...
>
> [1] 
> http://www.google.com/search?client=ubuntu&channel=fs&q=egutegia+euskaraz&ie=utf-8&oe=utf-8 
> <http://www.google.com/search?client=ubuntu&channel=fs&q=egutegia+euskaraz&ie=utf-8&oe=utf-8>
>
> http://librezale.org/wiki/Calendar horretan dagoena luzeago eta agian, 
> oraindik maila apalagoan azal daiteke.
>
> Animo eta mila esker egindako lanagatik.
>





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago