[Librezale] Zerbitzari aldaketa

Julen julenx a bildua gmail.com
Ast, Abe 16, 12:08:12, CET 2010


az., 2010.eko aberen 15a 18:50(e)an, Asier Sarasua(e)k idatzi zuen:
> From: Gorka Azkarate<gorkaazkarate a bildua gmail.com>
>> To: librezale a bildua librezale.org
>> Sent: Tue, December 14, 2010 2:08:10 PM
>> Subject: Re: [Librezale] Zerbitzari aldaketa
>>
>> Aupa Librezaleok,
>>
>> ez dut ondo ulertu irudien kontu hori... Kontua ez da helbide hauek lekuz
>> aldatzea edota hobeto hornitzea?
>>
>> http://librezale.org/wiki/Kategoria:Librezaleren_irudia
>>
>> http://librezale.org/wiki/Material_grafikoa
>>
>
> Ez, nik ulertu dudanagatik kontua da 3 aplikazio ditugula Librezaleren webgunea
> osatzeko: WordPress, MediaWiki eta FluxBB, eta guztiek dute itxura bera, baina
> bakoitzak leku batean gordetzen du itxura hori osatzen duten elementuak.
> Adibidez, logoa 3 leku hauetan dago:
> - WPrako:
> http://librezale.org/wp-content/themes/librezale/irudiak/librezale-logoa.png
> - MWrako: http://librezale.org/mediawiki/skins/lbrzle/librezale-logoa.png
> - FluxBBrako: http://librezale.org/foroa/style/Lbrzle/librezale-logoa.png
>
> Orduan, fijatzen bazara hasierako orria irekitzen baduzu, ikusiko duzu nola
> deskargatzen diren irudiak pixkanaka, orria osatu arte (batez ere Interneteko
> konexio motela badaukazu), eta hortik forora joaten bazara ikusiko duzu berriro
> deskargatzen direla irudi guztiak.
>
> Inoiz logoa edo beste zerbait aldatu nahi badugu, dena toki bakarrean badago,
> errazagoa da aldatzeko.

Hala da bai.

Egin ditut egin beharreko aldaketak. Hemendik aurrera kopia bakarra jaso 
behar zenukete eta ondorengo eskaerek HTTP 304 (Not Modified) kodea 
itzuli behar lukete irudiak nabigatzailearen katxetik kargatzeko.

Ea ba nabaritzen den orriaren karga-denboran.

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago