[Librezale] Zerbitzari aldaketa
    Julen 
    julenx a bildua gmail.com
       
    As, Abe 14, 12:02:49, CET 2010
    
    
  
al., 2010.eko aberen 13a 23:09(e)an, Asier Sarasua(e)k idatzi zuen:
>
>>
>> al., 2010.eko aberen 13a 10:49(e)an, Asier Sarasua(e)k idatzi zuen:
>>>
>>> Bere garaian esan genuen  goiko menuko "Sarrera" loturatik wikiaren
>>> aurkibidera[1] joateko aukera.  Hau aldatzeko MediaWiki-ren, WPren eta
>> FluxBBren
>>> azalak, hirurak aldatu  behar dira.
>>
>> Ondo da. Testua mantenduko dugu edo beste zerbait jarriko  dugu?
>> "Sarrera" irakurrita nire intuizioak dio hasiera-orrira joango dela,
>> baina ez da hala. "Wikia" jartzea ere ez dakit erabat egokia  den...
>>
>
> "Aurkibidea" ???
>
Aldatu dut ba hiruretan.
Honekin batera, pena haundiz baina azpiko zatitik "Laguntzailea: 
Mundurat" ere kendu dut.
Bide batez ideia txoro bat: hiru itxuretan errepikatzen diren 
irudietarako hiru kopia mantendu ordez guztiak toki berean (adibidez 
http://irudiak.librezale.org/...) gordeko bagenitu?
Horrela nabigatzaileek hiru aldiz jaitsi ordez behin bakarrik jaitsiko 
lituzkete irudiak. Gainera, kopia bakarra mantendu beharko genuke eta 
irudi bakarra aldatuta toki guztietan eragingo luke aldaketak.
Zer iruditzen?
Julen.
    
    
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago