[Librezale] Librezale kontua erabilgarri
Julen
julenx a bildua gmail.com
Or, Abe 3, 14:40:44, CET 2010
az., 2010.eko aberen 01a 23:38(e)an, Ander Elortondo(e)k idatzi zuen:
> Kaixo:
>
> Burokrazia amaiturik librezalek badu kontua:
> 3035 0001 56 0010119673
>
>
> Kontua erabat blokeatua dago diru irteeretan. Beraz ezin digute
> kobratu eta ezin dugu erabili ere egin. Erabiltzeko lehenik deslokatzea
> eskatu behar dut eta gero ordainketak egin. Urtean bi-hiru ordainketa
> besterik ez direnez espero ez da lan handirik izango eta ez dago inork
> ezer kargatzeko arriskurik
>
> wikiko orri babestua (ekarpenak eskatzeko eta hauen zerrenda erakusten
> duen hori) egitearena dakizuenon kontu.
> Txopik esan zuen ekarpenen taula astero eguneratzeko prest nago, baina
> esan nola egin behar dudan mesedez.
> Oraingoz saldoa 35¤
>
> Asanbladako 15
> Ander 20
>
> Beste taldeek 100¤ ordainduak dutenez, lehenbailehen ekarpena egitea
> komeni zaigu.
>
Sortu eta babestu dut botearen orria[1] (parte hartu nahi duzu?
orrian[2] ere gehitu dut lotura). Botearen orria aldatzeko
administratzaile izan behar da, eman beraz zure erabiltzaile-izena talde
horretan gehitu eta aldaketak egin ahal izateko.
Galdera Wikipedian dabilen jendearentzat: baimenen banaketa finagorik
ezagutzen duzue? nahasgarria egiten zait MediaWikik nola kudeatzen
dituen baimenak eta akaso badago modu hobeagorik hau kudeatzeko.
Kontrako iritzirik ez badago eta orria balekotzat ematen bada, datorren
astean webgunerako albiste batean dohaintzak egiteko aukeraren berri
emango dut. Ondo irizten?
Julen.
[1] http://librezale.org/wiki/Botea
[2] http://librezale.org/wiki/Parte_hartu_nahi_duzu%3F
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago