[Librezale] Fwd: Re: [Mundurat-etorkizuna] mundurat4ever!
Julen
julenx a bildua gmail.com
As, Abu 24, 09:11:55, CEST 2010
Uste dut mezu hau Librezaleko posta-zerrendara bideratuta zihoala,
horregatik birbidaltzen dut.
Dena den, interesatuta dagoenarentzat (eta uste dut egoki dela esatea)
Mundurateko etorkizuna erabakitzeko posta-zerrenda bat dago martxan.
Argibide gehiago eskatu Mikeli.
Julen.
-------- Jatorrizko mezua --------
Gaia: Re: [Mundurat-etorkizuna] mundurat4ever!
Data: Mon, 23 Aug 2010 19:58:09 +0200 (CEST)
Nork: Txopi <txopi a bildua sindominio.net>
Erantzun-honi: mundurat-etorkizuna a bildua mundurat.net
Nori: mundurat-etorkizuna a bildua mundurat.net
Julen(e)k dio:
> az., 2010.eko aburen 18a 17:32(e)an, Txopi(e)k idatzi zuen:
>> Mikel Olasagasti(e)k dio:
>>> Aupa,
>>>
>>> Tira, agian norbait egoera aldatzera animatzen da eta ez askorik egin
>>> behar baino esperantza gutxi ditut.
>>>
>>> Librezale-k dituen baliabideak gaur egun hauek dira:
>>> - Webguneak (wordpress, foroa, wikia). Honetarako edozien LAMP
>>> plataforma balekoa da
>>> - Pootle. Zerbitzua altxatzeko eta kudeatzeko zeritzarira sarbidea
>>> beharko dela pentsatzet, beraz VPS modukoren bat begiratu beharko da.
>>
>> Gure baliabideak Munduratetik Sindominiora pasatuz, zerbitzarira
>> sarbidea izaten jarraituko genuke eta Nodo50-n seguraski ere bai.
>
> Zein dira Sindominiora pasatzeko baldintzak? Zer eskaintzen du teknikoki
> Sindominiok?
Talde bat Sindominiora pasatzeko, taldeko pertsona bat gutxienez
Sindominion egon behar da (adibidez ni neu). Gero, Sindominio talde guztiz
asanblearioa denez, taldea sartzea asanbladan proposatu behar da (gure
tematika ikusirik inolako arazorik izango ez genukeela ziur nago).
Teknikoki, pare bat zerbitzari dira, disko gogor asko, memoria asko,
zerbitzari batzuk: postfix, apache, mysql, etab. Beharren arabera gauzak
instalatu eta partaideek beraiek kudeatu eta mantentzen dituzte. Azken
urteetatik hona badago jabber zerbitzari bat, wordpress multisite, gallery
multisite, drupal multisite...
>
> Pootle instalatzeko, apache + mod_wsgi + mysql + python +
> translate-toolkit + django behar dira.
Nik dakidala Sindominion apache, mysql eta python instalatuta daude.
Translate-toolkit eta Django bakoitzat bere espazio pertsonalean egin
dezakeelakoan nago. Guk zerbaitegatik Apacheko mod_wsgi modulo beharko
bagenu, arrazoia azaldu eta ziur ez zela arazorik egongo.
Azken finean, jende askoren artean kudeatutako zerbitzari bat da...
Beno, baina nik argi utzi nahi dut ez daukadala inongo interes pertsonalik
Sindominiora joan gaitezen. Ziur nago Librezale Sindominion egon
litekeela, baina nire ustez lehenik eta behin argi eduki behar genuke
Munduratekin zer gertatuko den. Ala ez? Ez dakit...
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago