[Librezale] [Fwd: [Mundurat-etorkizuna] Munduraten egoera *garrantzitsua*]
Ander Elortondo
ander a bildua debagoiena.net
Al, Abu 23, 12:04:48, CEST 2010
2010/08/19 14:34(e)an, Julen(e)k idatzi zuen:
> az., 2010.eko aburen 18a 17:32(e)an, Txopi(e)k idatzi zuen:
>> Mikel Olasagasti(e)k dio:
>>> Aupa,
>>>
>>> Tira, agian norbait egoera aldatzera animatzen da eta ez askorik egin
>>> behar baino esperantza gutxi ditut.
>>>
>>> Librezale-k dituen baliabideak gaur egun hauek dira:
>>> - Webguneak (wordpress, foroa, wikia). Honetarako edozien LAMP
>>> plataforma balekoa da
>>> - Pootle. Zerbitzua altxatzeko eta kudeatzeko zeritzarira sarbidea
>>> beharko dela pentsatzet, beraz VPS modukoren bat begiratu beharko da.
>> Gure baliabideak Munduratetik Sindominiora pasatuz, zerbitzarira
>> sarbidea izaten jarraituko genuke eta Nodo50-n seguraski ere bai.
> Zein dira Sindominiora pasatzeko baldintzak? Zer eskaintzen du teknikoki
> Sindominiok?
>
> Pootle instalatzeko, apache + mod_wsgi + mysql + python +
> translate-toolkit + django behar dira.
>
>>> - Postak eta posta zerrendak. Posta bakarrik izango balitz google.com/a
>>> begiratuko nuke, baina posta zerrendak ezin dira bertan sortu. Pootle-en
>>> beharrez VPS bat hartuta, mailman instalatzea litzateke, baina honek
>>> korreo sistema osoa konfiguratu beharra suposatzen du eta lan pixkat
>>> eman dezake.
>> Bai, diozun bezala, Virtual Private Server bat erosiko bagenu, e-mail
>> sistema antolatu eta mantendu beharko litzateke eta hori lana da (nik
>> gainera ezagutzen ez dudana). Agian hemen gaudenotatik baten batek
>> ezagutza egokiak ditu eta lan hori egin edo/eta erakusteko prest legoke?
> Nik montatu izan dut posta-zerbitzariren bat zein beste eta lana
> dokumentatuta laga nuen unibertsitatea.net atarian (eguneratzea beharko
> luke):
> http://www.unibertsitatea.net/otarrea/ingeniaritza-eta-teknologia-1/informatika/posta-zerbitzari-oso-bat-martxan-jartzea/
>
>>> Nik Librezalerentzat Linode bezelako zerbait proposatuko nuke, ez da
>>> garestia eta kontrola eskeintzen du. Arazoa norbaitek kontratatu beharra
>>> eta dirua izango litzateke. Azken hau kuota minimo batekin konpon
>>> genezake beraz eztet arazo bezela ikusten :)
>> Bai, orain arte Librezalen diruaren parametroaz arduratu behar ez izatea
>> lortu dugu. Oraingoan ere lortuko al dugu? Gu zainduko gaituen
>> boluntariorik badago hor?
> Linode aukera ona izan daiteke. Dena guk kudeatzeko aukera ematen du,
> barra librea zerbitzarian, beraz mugarik ez genuke izango.
>
> Aukera hau eginez gero ziur nago denon artean botea jarrita pagatzeko
> moduan izango garela. Bestalde, jendeari dohaintzak egiteko aukera ere
> eman diezaiokegu edo kamisetak eginda (bai, kamisetak!) zerbitzariaren
> gastuak kubritzeko dirua bildu.
>
> Orain arte ordaindu beharreko gauza bakarra domeinua izan da eta hori
> Pik eraman izan du.
>
>> Zuetako baten batzuk dakizuenez, ni aspaldi nago autokudeatutako
>> zerbitzari euskaldun eta asanbleario bat sortzeko interesarekin.
>> Sindominion sartuta nago aspaldidanik eta Mundurat irekitzeko saiakera
>> egin zenean ere han izan nintzen. Indymediako partaidea naiz eta
>> zerbitzari bat edo beste kudeatzen ditut baina ez pentsa nire ezagutzak
>> handiak direnik. Ezagutzak baino gogoak dituen jendea egongo balitz,
>> Librezale bere baitan hartuko zukeen euskal zerbitzari berri bat muntatu
>> genezake. Agian Munduratetik ateratako beste talderen bat ere... Agian
>> beste talde berriren bat edo beste... Agian... Horrelako zerbaitetan
>> laguntzeko prest ba al legoke inor? Edo ezagutzen al du norbait
>> horrelako ekimen bat aurrera ateratzeko gogoak izango lituzkeena?
>>
>> Mundurat hilko bada, GORA MUNDURAT! (gora edozein kasutan ere, gugatik
>> eta beste askorengatik egin duen guztiaren ondoren)
> Munduraten azpimultzo moduko bat sortzea proposatzen duzu? Irudipena
> daukat marroi handiegia dela eta ni behintzat ez nago halakoetan
> sartzeko moduan.
>
> Baina edozein erabaki tarteko halako estrategia bat hartzea adostuko
> balitz, zein ikusten dituzue bidelagun?
>
> Julen.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>
> .
>
Aupa!
nire iritzi xumean laburbilduz arazoak bi dira:
* behar ekonomikoak.
* Lan teknikoa
Nik lehenari ez diot arazo handirik ikusten, prest gaudenon artean
ekarpenak eginez edo materiala salduz lor daiteke dirua. Finean hosting
on bat eta domeinua finantzatzeko behar dena ez da 'hainbeste'.
Dirua izan arren, eta hosting egokia kontratatu, benetako arazoa hosting
horrek eskatzen digun lan teknikorako denbora da. Pertsona bikainak
ditugu gure artean baina lepo dabiltza. Mikel, Julen, Pi, Assar, txopi
eta abarrentzat txaloak eta esker onak besterik ez ditut, eta ezin diegu
gehiagorik eskatu.
Lan taldea zabaltzeko ahalegin bat egin beharko genuke. Ez dut ezagutzen
librezale baino talde irekiagorik, baina beharbada kide tekniko berriak
gehitzeko zerbait antolatu beharko genuke. unibertsitatean?
izan libre izan euskaldun!
Ander.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago