[Librezale] Fwd: Mahaingurua: Euskara Sarean Josten
Julen
julenx a bildua gmail.com
Ost, Api 28, 15:37:11, CEST 2010
Aupa Librezale,
Azkue Fundaziotik mezu hau bidali didate (eskaera posta-zerrendara
bideratzeko eskatu nion baina dirudienez ez da iritsi).
Boluntariorik bai maiatzaren 19an Bilbon software librea eta euskarari
buruz jarduteko? Xehetasunak mezuan bertan dituzue. Niri ezinezkoa
izango zait.
Erantzun ahal bezain lasterren mesedez, bihar bertan bidaliko baitiet
erantzun bat, presaz baitabiltza.
Eskerrik asko!
Julen.
-------- Jatorrizko mezua --------
Gaia: Mahaingurua: Euskara Sarean Josten
Data: Mon, 26 Apr 2010 15:04:14 +0200
Nork: ISOIRD REFOYO, Roland <roland.isoird a bildua bizkaia.net>
Nori: <julenx a bildua gmail.com>
Eguerdi on, Julen
AZKUE fundazioak Jakintza Librearen astea antolatuko du maiatzeran 17tik
19ra biratean eta egun horietan prestatuko dugun "Euskara Sarean Josten"
mahainguruan zure parte-hartzea eskertuko genuke. Jarraian,
mahainguruaren nondik norakoak azaltzen dizkizugu:
**
*Data: maiatzaren 19a*
**
*Tokia: Bilboko Foru Liburutegia*
**
*Ordua: 18:30etan*
**
*Mahaingurua: Euskara Sarean Josten *
*Parte-hartzaileak:*
* *
* 1.- "Euskarazko Wikipedia: Euskara sarean zabaltzeko eredua"*
Hizlaria: Unai Fernandez de Betoño.
* 2.- Software librea: Euskarari eskaintzen dizkion aukerak*
Hizlaria: Librezale : Julen Ruiz?
* *
* 3. “Blogak eta sare sozialak”: Euskaraz aritzeko bide berriak
(izenburua alda daiteke)*
* *
Hizlaria: Luistxo Fernandez
Prest egongo zinateke mahaiguruan parte-hartzeko? Erantzuna lehen bait
lehen beharko genuke, egitaraua zehazte aldera. Besterik gabe eta aldez
aurretik eskerrak emanez, agurtzen zaitugu
**
* Roland Isoird Refoyo*
*/ Teknikaria / Técnico/*
Agoitz plaza, 1. - 48015 Bilbo
Tel.: 944028081 - Faxa: 944052407
www.azkuefundazioa.org
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago