[Librezale] Firefoxen deskarga eta erabilera datuak (azkenean!)
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Or, Aza 20, 14:00:45, CET 2009
Julen-(e)k idatzi zuen:
> (Mezua zerrenda nagusira doa, denon interesekoa delakoan)
>
> Egun on Librezale!
>
> Pasa den urrian Pragako Mozilla Camp-ean aurreratu ziguten, hala eskatuz
> gero, lokalizazio taldeok Firefoxen bertsio lokalen inguruko
> estatistikak eskuratzeko aukera izango genuela.
>
> Nik datuok eskatu nituen eta gaur iritsi zait lehenengo txostena.
> Mezuarekin batera erantsita doa, nahi duenak begira dezan.
Oso interesgarria!
>
> Txostenean batetik /blocklist ping/ direlakoak daude (finean Firefox
> bakoitzak egunero XML dokumentu bat deskargatzen du[1], eta horretan
> oinarritzen dira erabilera estimatzeko) eta, bestetik, deskargak.
>
> Bi datu hauek bi modutan aurkezten zaizkigu aldi berean, beti ere
> aipatzen den astearen testuinguruan:
> * lokalizazioak bere horretan dituen datuak
> * lokalizazioa gehien erabiltzen den herrialdearekiko (gure kasuan
> Espainiarekiko) datuekin konparatuta
>
> Firefoxen bertsioen bereizketa ere egiten da datuetan.
>
> Azkenik, gure lokalizazioa munduan zein herrialdeetan eta zenbat
> erabiltzen den esaten da (denboran zeharreko bataz bestekoa, ulertzen
> dudanagatik).
>
>
> Ikuspuntu pertsonaletik, azpimarratuko nituzkeen puntu batzuk:
> - Firefox 3.5en erabilera gora doa, nahiz eta oraindik jende gehienak
> 3.0 erabiltzen duen
> - Espainian hutsaren hurrengoa da gure presentzia, eta hori da espero
> dena, baina interesgarria litzateke EHko eremuekiko datuak izatea (oso
> zaila halako zehaztasuna lortzea)
> - Iparraldean zenbait erabiltzaile baditugu, baina hegoaldetik
> iparralderako aldea nabarmena da.
> - Diasporan ere baditugu erabiltzaile fidel batzuk :)
>
> Nire susmo pertsonala da euskaldun jende *gehienak* oraindik ere
> erdarazko softwarea erabiltzen duela. Ohiturak aldatze kontua da, eta
> txikitatik eskolan hala hasiko balira, gauzak errazagoak lirateke.
>
>
> Hemendik aurrera zer nahiago duzue, txostenen berri nik aldian behin
> ematea edo zuzenean zerrendara bidal ditzatela eskatzea (HTML + PDF)?
Zerrendara honetara bidaltzen baduzu, nigatik oso ondo.
Datuok ondo ulertu baldin badut, euskaratutako Firefox erabiltzen duten
jende kopurua munduan 10.440 pertsona inguru da. datu hau jakitea oso
interesgarria dela deritzot.
Ulertu dudan beste gauza bat zera da, Espainiar estatuko erabiltzaile
guztietatik %87ak lehenetsitako hizkuntza bezala "es-ES" dutela eta %0,3ak
"eu". Oso gutxi ezta?
>
> Interesgarria zaizuelakoan,
> Julen.
>
> [1]
> http://morgamic.com/2008/06/20/firefox-keeps-you-safe-in-ways-other-browsers-dont/
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago