[Librezale] Pootle-ri buruz IEB09n

Manex Agirrezabal manex.agirrezabal a bildua gmail.com
Al, Maiatza 4, 14:20:21, CEST 2009


Iepa denoi:

Badakit informatika ikasten egonda IEB09ra derrigor-derrigorrez joan
beharko nukeela, baina mediku kontsulta bat daukat egun berean, beraz
ezingo det bertaratu. Behintzat nere klaseko batzuk eta ezagun batzuk
lasaitu egin ninduten joango zirela esan zidatenean. Espero det klasean
baina jende gehiago egongo dala (Gure klasetan, 9-10 pertsona).

Animo hitzaldiarekin!!!!


Jatorrizko mezua: al., 2009-05-04 11:50 +0200, egilea: Julen
> Aupa Librezale,
> 
> Datorren ostegunean, hilak 7, Informatikari Euskaldunen Bilkuraren 
> barruan[1] Pootle-ri buruz hizketan aritzekoa naiz, bai 1.3 bertsio 
> berriari buruz eta baita aplikazio honekin izandako esperientzien inguruan.
> 
> Proposamena titulu pertsonalean bidali nuen arren, gure taldearekin 
> zuzenki lotuta dagoen gaia da neurri batean beraz interesatuko zaizue agian.
> 
> Badakit zuetako batzuk bertaratzeko asmoa duzuela beraz han ikusiko dugu 
> elkar.
> 
> Ondo segi!
> Julen.
> 
> [1] 
> http://www.ueu.org/groups/informatika/courses/one?id=568&scope=group&group_id=26
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago