[Librezale] WordPress 2.8

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Iga, Eka 21, 18:23:11, CEST 2009


Julen(e)k dio:
> Julen<julenx a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2009 ekaina 20 11:30):
>> Txopi<txopi a bildua sindominio.net> igorleak hau idatzi zuen (2009 ekaina 19 09:13):
>>> Julen, eskerrik asko honetaz arduratu nahi izateagatik. Ahal baduzu
>>> saiatu. Bestela nik egingo dut beta dudan momentuan.
>> Eskerrik asko argibideengatik Txopi.
>> Asteburuan tarte egokiren bat topatuz gero jarriko naiz honekin.
> 
> Eginda.

Ederto. Oraintxe horrekin jartzekotan nengoen. Lan bikaina.

> 
> Eskatu bezala, tags/2.8-rekin batera branches/2.7 eta branches/2.8
> sortu ditut, eguneraketak egin behar badira hor egin daitezen.
> Akaso 'svn add' egitea ahaztu zitzaizun zuri?

Agian, ez dakit.

> 
> eu.wordpress.org-eko Instalazioa atalean zegoen eu.mo-rako lotura ere
> eguneratu dut eta deskargatzeko dagoen paketea 2.8koa da orain.

PO fitxategiaren bukaeran behar ez diren komentario mordo bat kendu dut.
 Merge egiterakoan sortzen dira baina ez dira ezertarako behar.

Pootle, SVN eta eu.wp.org eguneratu ditut. Eskuragarri dauden TAR.GZ eta
ZIP fitxategiak ondo daudela ere egiaztatu dut, jendeak erabiltzen
dituenean sorpresarik izan ez dezan.

> 
> Ez nekien baina WordPressekin datorren itxura euskaratu eta paketean
> zuzenean erabilgarri jartzeko aukera ere badago, inor animatzen bada
> 2.8.1ean edo gehi liteke.

Aukera hori berria dela dirudi, baina oso interesgarria iruditzen zait,
era horretan ezer gehiago ukitu gabe ere zehaztasun txikiena ere
euskaraz ikusiko bait da. Ni hau egitearen alde nago.

Txopi.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago