[Librezale] Firefox 3.5 RC2

Julen julenx a bildua gmail.com
Lar, Eka 20, 11:28:48, CEST 2009


Egun on !!

Firefox 3.5 RC2 kaleratu berri dute (RC1a asteartean zabaldu zuten
beta erabiltzaileen artean) eta orain arte egin ez baduzue, mesedez
probatu, egon daitezkeen akatsak konpontzeko azkenekotan baikara,
utziko baligute, behinik behin. Era berean, interesgarria da hainbat
plataformatan probatzea.

Azken bertsioa jaisteko:
http://www.mozilla.com/firefox/all-rc.html

Gogoratu badaezpada ere profil berri bat sortzea (firefox -ProfileManager).

Behin betiko bertsioa hilaren bukaeran kaleratuko da, alegia, *YA*:
http://groups.google.com/group/mozilla.dev.planning/browse_thread/thread/ce690ef030e2b98b?pli=1

Nobedadeen laburpen moduko bat idatzi dut blogean, interesa baduzue:
http://ertza.tximinia.net/2009/06/20/badator-firefox-35/eu/

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago