[Librezale] wikispaces.com euskaraz pootle.librezale.org sartzeko eskaera

Julen julenx a bildua gmail.com
Ast, Eka 18, 20:00:20, CEST 2009


Gabon Gorka !!

gorka azkarate<gorkaazkarate a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2009
ekaina 18 02:50):
> Kaixo librezale kideok,
>
> Galdera bat egitera natorkizue:
>
> pootle.librezale.org proiektuen zerrenda horretara wikispaces euskaraz
> gehitzea egokia iruditzen zaizue?
>
> Zuen baiezkoa eskatzera nator, wikispaces euskaraz taldearen zerrendan
> sartuta proiektua guztiz euskaraturik jarraitzen duela ziurtatzeko.
>
> Ez dakit wikispaces bezalako euskarri batek librezale bezalako gune bateko
> eskakizun guztiak betetzen ote dituen; free da doan zentzuan ez libre, aske
> zentzuan, hau da, esaterako hezkuntzarako wikia sortzea erabat doan da eta
> publizitatea kendu eta guzti egiten dute... baina Copyright 2009 Tangient
> LLC hori hortxe dago.
>
> wikispaces euskaraz hori pootle.librezale.org zerrendan sartzea, beraz,
> librezaleon esku.

Ez dut gogorregi idaztearen irudipena eman nahi (beraz ez da letxe
txarrean idatzitako zerbait, ez gaizki hartu!) baina hau da nire
iritzia:

Zein da honen motibazioa? web zerbitzu bat euskaraz mantentzea?

MediaWiki eta antzeko wiki softwareak (eta libreak) edonoren eskura
daude, euskaraz.

Ez dut uste zentzurik daukanik Wikispaces-en euskaratzea Librezalen
mantentzeak, arrazoi hauek tarteko:
- Kodea ez da irekia (edo ez naiz topatzeko gai izan, ezta ekarpenak
egin nahi dituztenentzako argibideak ere) eta taldearen oinarriak
software libre eta kode irekikoaren gainean eraikitzen dira.
- Itzulpenak kudeatzeko dagoeneko badute beraien Pootle zerbitzaria
eta alperrikako lana egiten ariko ginateke hara eta hona fitxategiak
mugitzen/sinkronizatzen arituta.
- Lan hau guztia noren ardurapean doa?

Besteok, zer diozue?

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago