[Librezale] Itzulpen-gatazkak eta beste

Julen julenx a bildua gmail.com
As, Urt 27, 23:36:16, CET 2009


Gabon !!

Wikiaren jariora harpidetuta bazaudete honez gero konturatuko zineten,
baina despistatuentzat:
Lokalizazioari buruzko atal berri bat[1] sortu dut (azaletik atzi
daiteke), gai honen inguruko dokumentazioa pixka bat antolatze aldera.
Lokalizazioan aritu nahi duten kide berrientzat gauzak errazago uzteko
modua izateaz gain, ahaztuta ditugunak gogora ekartzeko modu zuzen bat
da.

Urte bukaeran aipatu nuen itzulpen-gatazkei buruzko zerbait
komentatzekoa nuela, ba posta-zerrendara idatzi ordez zuzenean wikian
gehitu dut dokumentazio gisa[2]. Lokalizazioen kalitatea hobetzeko eta
akatsak modu automatikoan atzemateko modu bat da, eta badaude landu
daitezkeen teknika gehiago (pofilter-ek eskaintzen dituen egiaztapen
edo /check/ak, adibidez, Pootlen integratuta daudenak). Ingelesei Q&A
gustatzen zaie honi deitzea eta flipatzekoa da zenbait taldek nola
lantzen duten alor hau (Frantziako Mozilla datorkit gogora).

Proiektu txikietan agian ez du *ikaragarrizko* garrantziarik kontu
honek, baina lokalizazioa geroz eta handiagoa izan, orduan eta
zailagoa izaten da akats txikiak topatzea (nork ez du ahaztu esaldi
baten bukaerako puntua jartzea?).

Atal honi hasiera emateko modu bat besterik ez da hau, ekarpenak,
kritikak, komentarioak,... beti bezala, ongi etorriak.

Julen.

[1] http://wiki.librezale.org/index.php/Lokalizazioa
[2] http://wiki.librezale.org/index.php/Itzulpen-gatazkak



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago